euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astean bukatuko da Gaztemundu 2016erako izena emateko epea: aurtengo gaia, Gastronomia

2016/08/02

Basque Culinary Center, Donostian, lotua 2016ko Gaztemunduri
Basque Culinary Center, Donostian, lotua 2016ko Gaztemunduri

PUBLIZITATEA

Datorren asteko ostegunean, abuztuaren 11ean, bukatuko da Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Gaztemundu programan izena emateko epea. Gogoratu aurtengo edizioak Gastronomia izango duela ardatz eta, beraz, parte hartzaileak sukaldaritzaren mundu ingurukoak beharko dutela izan eta, besteak beste, izena ematerakoan bideo bat bidali beharko dutela euren plater proposamen bat eginez. 25 dira antolatu diren lekuak. Izena emateko asmoa baduzu, ez utzi azken egunerako eta bidali paperak agudo.

Vitoria-Gasteiz.  2016ko urriaren 1etik 16ra euskal gastronomia landuko dute Gaztemunduko edizio berrian parte hartuko duten 25 pertsonek. Deialdiak argitzen duenez, aurtengo prestakuntza-gaia sukaldaritza da, euskal gastronomiako jakiak prestatzea. "Gai hori aukeratzeko, kontuan izan da euskal etxeetan badaudela euskal jatetxeak eta elkarte gastronomikoak, eta horregatik beharrezkoa dela balio handiko ondare soziokultural hori –euskal gastronomiako jakietan bildutako sukaldaritza, alegia– gehiago ezagutzea eta praktikatzea".

Hautagaiak 18 eta 35 urte bitartekoak beharko dute izan 2016ko urtarrilaren 1ean eta euskal etxe bateko kide gutxienez hiru urtez, baita ere aurretik Gaztemundun parte hartu gabeak 2003 ondoren. Euren sukaldaritza ezaupideak, aurkeztu beharko duten bideoaren bidez balioztatuko dira.

Gogoratu azken epea izena emateko abuztuaren 11 dela.

-Parte hartzeko informazio osoa eta eskabidea, hemen (pdf, euskaraz); edo hemen (elebiduna). Jatorriko i



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia