Iraileko zozketako sari dira: Liburua, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne
Datorren aste du azkeneko epea EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Parte hartzeko muga, irailaren 30a, baina ez utzi azken egunerako eta eman izena oraintxe bertan!
Donostia-San Sebastian. Hona EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariak:
- Bisita gidatu bat Donostiara, EuskalKultura.com-ek emanik, barne duela bisita Donostiako Alde Zaharrera eta pintxo dastaketa bira bat bi pertsonarentzat. Urtebeteko epean egiteko. Barnean dauka baita ere Euskal Herrira etorri aurreko aholku zerbitzu bat Diasporako jendeentzat
- "Txikia izanik" CDa, 18 euskal haur-kantuz, tartean "Txiki, txiki, txikia", "Pintto, Pintto", "John Brown", "Lua, lua" edo "Arantxan, txan", baita ere, esaterako, "Txalopin txalo", "Binbili bonbolo" eta "Sorgina pirulina"
- "Gatz eta berakatz" CDa, Boiseko (AEB) Amuma Says No euskal taldearena, barne dituela "Lau teilatu", "Besamotxa", "Ilargia", "Ikusi mendizaleak", "Agur jaunak" edo "Maite zaitut" bezalako kantu ezagun arrakastatsuak
- "Leku hutsak, hitz beteak" DVDa, Bernardo Atxagaren eskutik, Joxeanjel Arbelaitz-ek zuzendutako dokumentala, gidoia Bernardo Atxaga berarena, euskarazko jatorriko bertsioan azpitituluak ingelesez
- "Somos Vasco-Argentinos" liburua, egileak Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 29 zenbakiduna (Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2016, 467 orrialde)
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK
Parte hartzeko aski da irailaren 30eko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.
Testuan honako informazioa baitaratuz:
-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren bost sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4 edo 5
OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu
Zorte On!