euskal diaspora eta kultura
2012/10/25
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Derrigorrezko hitzordua da Argentinako Euskal Astea euskal diasporarekin elkartu nahi duenarentzat. Ekarpen gune bihurturik, euren ahotsa entzunarazi nahi duten hainbat alderdi eta erakundeetako ordezkariak festaren lekura bertaratu ohi dira, ahal eta jende gehienekin topatzeko asmotan.
Hori guztia testuinguru, Euskal Astearen inguruan euskal gaiei buruzko ekitaldiak ugaritu egiten dira. Programa horretan sar dezakegu Independentistak sareko Floren Aoizek emango dituen hitzaldiak. Hego Ameriketako bira, ordea, iragan larunbatean, urriaren 20an, hasi zuen Aoizek. Lehenengo egonaldia Montevideon izan zen bertako Haize Hegoa Euskal Etxean. Biharamunean, urriaren 21ean, Uruguaiko hiriburuko Euskal Erria Euskal Etxean burutu zuen hitzaldia.
Ibilbideari jarraituz, urriaren 26an, ostiralean, eta Euskal Asteko programaren baitan, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean mintzatuko da Floren Aoiz. Hitzaldia, arratsaldeko 3:00etan izango da.
Córdoban, Buenos Airesen eta Viedman
Euskal Jaia bukatuta, urriaren 30ean eta Gerora elkarteak antolaturik, Cordobako Unibertsitateko Orgaz Anfiteatroan aurkeztu du sareko ordezkariak bere azalpena. Cordobatik Buenos Aires hiriburura bidaiatuko da gero eta bertan bi hitzaldi eskainiko ditu: azaroaren 2an, iluntzeko 8etan, Euskaltzaleak euskaltegian (B. de Irigoyen 826); eta azaroaren 3an, iluntzeko 8etan ere, Eusko Kultur Etxea-Eusketxe elkartean (Mexico 1880).
Buenos Aireseko elkarretaratzeekin amaitu ondoren, Patagonia aldera abiatuko da Aoiz. Viedmako euskal etxean azaroaren 5ean emango du bere mintzaldia. Gogora dezagun hitzaldiaren izenburua “Nafarroaren konkista. Gernikako bonbardaketa. Euskal Herria, iraganetik independentziara” dela.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus