euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

DATA ALDAKETA: ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ 2016 jaialdia: hona behin-behineko programa

2016/04/15

2015eko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' (argazkia Maru Maiztegui)
2015eko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' (argazkia Maru Maiztegui)

PUBLIZITATEA

EGUNERAKETA: data aldatu egin da eta Maiatzaren 8an egingo da. Xehetasun batzuk azken egunetan jakinaraziko badira ere, oinarrizko egitaraua prest dauka Laurak Bat erakunde antolatzaileak. Hona, beraz, ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ren 2016ko edizio honetako partaide, bisitari eta standen zerrenda. Gonbidatuen artean aipa dezagun Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo argentinaratuko dela jai berezi honetan parte hartu ahal izateko. Hona hiriburuko Mayo etorbidean egingo den festa erraldoiko programa.

Buenos Aires, Argentina. 'Buenos Aires celebra' izenarekin da ezaguna Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi saila. Euskal gizataldearen kasuan bosgarren edizioa izango du datorren maiatzaren 8koa eta aurrekoetan bezala Buenos Aireseko ez ezik, herrialde osoko zenbait euskal etxetako kideak eta euskal kulturaren lagunak hurbilduko dira Mayo Etorbidera euskal giroaz gozatzera.

Laurak Bat antolatzaile baina beste hainbat euskal etxe lagun, 2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaia Euskal Echea Institutuko ikasleen kabalkadarekin hasiko da eta arratsaldean zehar hamaika kultur adierazpen eskainiko dizkio publikoari, tartean danborrada, dantza eta musika ikuskizunak, txikientzako aktibitateak, sukaldaritza klase magistrala Itziar Aguirre eta Arantxa Soraluceren eskutik eta, nobedade gisa, Euskal Herriari buruzko bideoak eta Arte Galkorraren txapelketa, lanak klarionez eginik. “Nornahi dago gonbidatuta parte hartzera. Bakoitzak adierazi beharko du zer den berarentzat ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdia”, azaldu dio Euskalkultura.com-i Laurak Bateko lehendakari Arantxa Anituak.

Programa orokorrari dagokionez, hauexek dira orain arte baieztatuta dauden partaide eta ekintzak. Euria eginez gero, jaia hurrengo egunera –maiatzaren 8ra– aldatuko da. Informazio berria BA Celebra al País Vasco Facebook kontuan ipiniko da.

Parte hartuko duten dantza taldeak

Chacabucoko Guillermo Larregui
Cañuelaseko Denak Bat
Chivilcoyko Beti Aurrera
Lomas de Zamorako Denak Bat
Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
Buenos Airesko Euskal Echea Eskola (Lavallol)
Buenos Airesko Euskal Echea Eskola (Sarandi)
Villa Mariako Euzko Etxea
La Platako Euzko Etxea
Rosarioko Zazpirak Bat
J. C. Pazeko Toki Eder
Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea
Buenos Airesko Laurak Bat
Buenos Airesko Euskaltzaleak
Pergaminoko Lagun Onak

Musika

Buenos Aireseko Ixilik Taldea
Lagun Onak Abesbatza

Stand gastronomikoak

San Nicolaseko Euskal Etxea
Buenos Airesko Laurak Bat
Buenos Airesko Euskaltzaleak

Jatetxeak

Mesedez Jatetxea
Getxo Jatetxea
Lomas de Zamorako Euskal Etxeko Jatetxea
Koko Egozkue Jatetxea
Sagardi Jatetxea
Txindoki Taldea
Boro Paellas
Euskal Sukaldaritza Astearen jatetxe partaideak

Euskal oroigarriak

Laurak Bat Euskal Etxea
Silvia Azpiazu
Euskaltzaleak Euskal Etxea
Eliana Dubarry
Andrea Aragón
Gure Gutiziak

Erakundeak

Euskadiren Argentinako - Mercosur Ordezkaritza
FECOBA
Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera

Herri Kirolak

Gral. Las Herasko Zazpirak Bat

Dendak

El Mundo esnekiak
Isla Negra txokolateak
Recondo Euskal Bijouterie
Cafe Martinez kafetegia
Food Truck – Coca Cola edariak
El Vasquito paletak
Agrale (kolaboratzaile)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia