euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzek, kantek eta turismoari buruzko hitzaldi batek hirurehun bat lagun bildu dituzte Txileko Euskal Astean

2024/07/18

‘Euskadiko Lagunak’ dantza taldeko kideek jantzi berriak estrainatu zituzten Euskal Astean
‘Euskadiko Lagunak’ dantza taldeko kideek jantzi berriak estrainatu zituzten Euskal Astean

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak 2024ko Euskal Astea antolatu du Santiagon bere 17. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean, "Euskal Herriko leku zoragarriak" lelopean. Asteko ekitaldiak elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Español-en egin ziren, uztailaren 10ean Dantza Emanaldi batekin hasita. Estreinu egunean, Maitane Uriberen zuzendaritzapean, Euskal Etxeko dantzariek errepertorio anitza taularatu zuten.

Hiru eguneko bidaian Euskadiren beste hainbeste lekukotasun eskaini ziren, dantza eta irudien bidez, hitzaldi eta dokumental batez, eta koru musika tarteko

Izan ere, agerraldi bakoitzean dantzak nongoak ziren eta Euskal Herriko zein herri eta jaietan dantzatzen diren azaldu zioten publikoari. Dantzaren irudiak ere ikus zitezken, aholtza atzeko pantaila erraldoian. Euskal Asteko bigarren eguneko ekintza nagusia Euskadiren proiekzio turistikoari buruzko hitzaldia izan zen. "Euskal turismoa" izenpean, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiarako ordezkari den Rafael Kutz Garaizabalek eman zuen hitzaldia.

Uztailaren 12an, berriz, eta programari amaiera emateko, zortzi abesbatza bildu ziren Euskal Etxeak antolatutako XI. Koru Topaketan. Taldeek "Espainiako eskualde ezberdinetako musika, kanta eta erritmoak" taularatu eta aireratzea zuen helburu, kantu-topaketak aurretik izan dituen edizio guztietako ildoari jarraituz, eta kantekin batera Euskal Herriko "leku zoragarrien" argazkiak proiektatu ziren pantaila erraldoian.


Dantzaldian, jantzi berriak eta berrituak luzitu zituzten ‘Euskadiko Lagunak’ taldeko neska-mutilek


Turismoari buruzko hitzaldia Euskadiren ordezkari Rafael Kutz Garaizabalek eman zuen


Etxeko euskal abesbatzak ‘Andre Madalen’ eta ‘Ikusi Mendizaleak’ abestu zituen ‘Desde Santurse a Bilbao’ batera egin zuten koru guztiek


Rossana Arza lehendakaria, jaiko aurkezleekin: ezkerrean, Cristian Echeverria euskara iraskaslea eta eskuinean Francisco Alcalde, elkarteko zuzendaria

Elkarretaratze astea bururatuta, Txileko Euskal Gizataldearen lehendakari den Rossana Arzak jaiaren balantze ezin hobea egin zuen: “Euskal Aste ederra izan da euskal kultura gailendu baita ekintza guztietan. Guztira 300 bat lagunek hartu dute parte eta beraiekin gure kultura partekatu ahal izan dugu”.

Balantzearekin batera esker beroak luzatu nahi izan dizkie elkarte euskal txiletarretik proiektuaren sortzaileei, Euskal Etxearen egoitza den Las Condesko Estadio Español-i; eta Eusko Jaurlaritzari. “Eusko Jaurlaritzaren babesa ezinbestekoa da hau bezalako ekitaldiak antolatzeko eta Euskaditik hain urruti egonda gure arbasoen tradizioak, kultura, eta hizkuntza mantendu ahal izateko”, adierazi dio Arzak gure buletinari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia