euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzariaren Eguna ospatu du General Villegasko Euskal Etxeak, afari, dantza, musika, eta sukalde tailerraz

2010/10/11

General Villegasko Euskal Etxeko dantzarietako batzuk, Dantzariaren Egunean dantzari (argazkia Beti Aurrera)
General Villegasko Euskal Etxeko dantzarietako batzuk, Dantzariaren Egunean dantzari (argazkia Beti Aurrera)

PUBLIZITATEA

General Villegas, Argentina. Buenos Aires probintzia mendebaldeko General Villegas herriko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak, urtero legez, Dantzariaren Eguna ospatu du aurten ere, bazkide eta lagunei biltzeko deia luzatuz.

2010eko edizio honetan, irailaren 25ean egin zen elkarretaratzea, eta programa aldetik, sukaldaritza tailerraren saio berri bat ere baitaratu zuen, bertaratu zirenei zenbait pintxo eta mokadu prestatzeko moduak azaldu zitzaizkielarik, tartean eta bereziki nola prestatu 'papas bravas' izeneko anoa.

Afariak hainbat jenderen partaidetza bildu zuen eta bertan aukera izan zuten Villegasko Euskaldunak-eko dantza taldeko zenbait kidek erakustaldi labur bat eskaintzeko, hiru dantza dantzatuz.

Horiekin batera, Pampako musika folkloriko talde bat ere aritu zen elkarretaratzea edertzen, giro onean, izan ere ekitaldia oro har goizaldeko lauak arte luzatu baitzen, General Villegasen bertan Sergio Recarte zuzendari argitaratzen den 'Beti Aurrera' buletinak bere azkeneko zenbakian adierazten duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia