euskal diaspora eta kultura
2012/12/14
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Mugimendu handiko urtea izan da hau Hiru Erreka Euskal Etxeko kideentzat eta izpiritu berarekin elkartu ziren joan den abenduaren 7an urte amaierako jaia burutzeko. Gogora dezagun martxotik hona, Cañuekaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketan, Union Vasca-ko Txikien Topaketan eta Rosarioko Euskal Astean hartu zutela parte euskal erakundeko dantzariek Mariana Erneta irakaslearen eskutik.
Orain, ordea, eta ziklo arrakastatsu hau ixteko, etxeko egoitza izan zen nesken taldeak hartutako eszenatokia euren pauso eta trajeak luzitzeko. Gonbidatuek mota askotako pintxoak dastatu zituzten eta afaldu ondoren dantza, karaokea eta brindisa egin zuten.
[Euskal etxeko neskak dantzan (argazkia EE)]
Urte bukaerako jaialdien baitan, eta herriko Sarmiento Liburutegiak gonbidaturik, kalean egindako ikuskizun batean ere dantzatu zuten Hiru Errekako gazte eta txikiek. Ekitaldian bertoko margolari eta idazleen erakusketa gauzatu zen eta Italiako gizataldeak eta kolektibitate euskaldunak aurkeztu zituzten euren koreografiak liburutegiaren aurrean.
Tres Arroyoseko euskara ikasleek ere izan zuten beren urteko azken topaketa; afarian zehar jokoak egin euskaraz mintzatu eta jolasteko aukera izan zuten euskara taldeko lagunek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus