euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak eskoletan irakasteko curriculumaren zirriborroa aurkeztu dute Donostian

2010/06/24

Euskal dantzak. Argazkia Mutxiko.org
Euskal dantzak. Argazkia Mutxiko.org

PUBLIZITATEA

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko ekitaldi aretoa izan da 'Euskal Dantza Balioan' jardunaldia gauzatzeko hautatutako egoitza. Aipatzekoa, Sabin Bikandik eta Oier Araolazak, txosten bana aurkeztuta, euskal dantza tradizionalaren hezkuntza sustatu eta sendotzeko ezinbestekotzat jotzen dituzten lan ildoak finkatu eta jebdaurretu zituztela, dantzaren irakaskuntzarako curriculumaren zirriborroa marraztuz.

Donostia-San Sebastian. Euskal Dantza Balioan izeneko ekimenaren baitan egin da, Koldo Mitxelena Kulturgune donostiarrean, euskal dantza tradizionalaren balioaz arreta deituz. Hitzordura Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua, Ikerfolk elkarteko presidente Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Mendizabal Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko presidentea bertaratu ziren.

Dantza tradizionalean trebakuntza sustatzeko lan ildoak Sabin Bikandik eta Oier Araolazak aurkeztu zituzten, txosten banaren bidez. Horretarako, dantzaren irakaskuntzarako curriculum baten sorrera proposatu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen ekiomena, ikasketa hauen ofizialtasuna defendatuz. 

Prozesuan parte hartu duten elkarteak Dantzarien Biltzarra, Ikerfolk, Eusko Ikaskuntzako Folklore atala, Aiko taldea eta Gasteizko Folklore Akademia izan dira. Guztiek beren onespena eman diote Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi proposamenari.

-www.dantzan.com/blogak/dantzanikasi
-www.dantzan.com
-www.dantzan.com/fitxategiak/Dantzan-Ikasi-1-boletina.pdf

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia