euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza tailer arrakastatsua Macachinen, bertako, Lapridako eta Trenque Lauquengo dantzariekin, Euskal Asteari begira

2015/06/17

Macachingo 2015ko dantza tailerra  ekainaren 13 eta 14an egin da (argazkia EE)
Macachingo 2015ko dantza tailerra ekainaren 13 eta 14an egin da (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Dantzariei zuzendutako tailerra egin zuen Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeak joann den asteburuan, FEVA babesle eta Bahia Blancako monitoreak lagun. Ekitaldia "arrakastatsu baino arrakastatsuagoa" izan zen eta urriaren 26tik azaroaren 1era La Pampa probintziako herri honetan egingo den Euskal Aste Nazionalaren giroan sartzen hastera gonbidatzen du.

Macachín, Argentina. Laprida, Trenque Lauquen eta Macachin bertako gazteek hartu zuten parte joan den larunbat-igandean, ekainaren 13 eta 14an, Euzko Alkartasuna euskal etxeak antolatutako Dantza Tailerrean. Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko dantza irakasle diren Manuel Irastorza eta Romina Larrañagaren ardurapean, dantza berriak ikasteaz gain dagoeneko ezagunak direnak hobetu zituzten ikasleek.

Dantzez aparte eta tailerraren programa osatzeko, historia, arropa eta hezkuntzari buruzko hitzaldiak ere eskaini zituzten irakasleek.

“Talde polita elkartu zen tailerrean. Izan ere bisitariez aparte, gure Gure Ametza taldeko hogei bat dantzarik ere hartu zuten parte; eta dantzari ohiren batek ere bai, nahiz eta klaseak zorrotzak izan. Gure dantza irakasleak, Antonela Veroli eta Analia Mujica oso gustura geratu ziren eta eskerrak eman nahi dizkiete Bahia Blancako monitoreei, FEVAri eta tailerrean bildu ziren dantzari guztiei”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euzko Alkartasuna-tik. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia