euskal diaspora eta kultura
2011/11/10
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Larunbatean, azaroaren 5ean, hasi zen aurten Buenos Aireseko Nafar Etxearen urtemugaren ospakizuna. Larunbatean Pilota Txapelketa gauzatu zen etxeko pilota lekuan. Baina 116. urtebetetzeko festa bi egunez luzatu zen; izan ere, igandean anitz lagun bildu ziren berriro trinketera, oraingoan dantzak ikusteko.
[Jantzi tradizionalez jantzita txikiek euren trebetasuna erakutsi zioten publikoari]
Etxeko talde guztiek eskaini zizkioten beren dantzak publikoari. Maria del Mar Alderete Roque-ren zuzendaritzapean, etxeko txikiak izan ziren pistara ateratzen lehenak. Ondoren, Marina eta Cecilia Lopez Martinez ahizpek zuzentzen duten erdiko taldearen txanda izan zen eta bazkaldu aurreko dantzaldia bukatzeko, helduek, Laura Lopez Martinez zuzendariarekin, hartu zuten agertokia.
[Ospakizunetan parte hartu zuen bertako dantza taldeko kideek euren emanaldia eskaintzen pilota kantxan]
Behin gonbidatu guztiak areto nagusira bilduta, Matias Fernandez-ek egin zuen ohorezko Aurreskua eta Etxeko lehendakaria den Crisanto Ayanz-ek hitz batzuk zuzendu zizkien kideei. Aipatzekoa da, agintarien artean Espainiako ordezkari den Susana Jaunarenak eta Ahizpa Blancak lagundu zituzten nafarrak euren ospakizunean.
[Bazkalostean beste pieza batzuk egin zituzten etxeko dantzariek]
Bazkarian zehar, helduen taldeak pieza batzuk dantzatu zituen eta jaiari amaiera emateko, dantzariek pasodoble batzuk dantzatzera gonbidatu zituzten Moreno kalean kokatuta dagoen etxera hurbildu ziren guztiak.
[Dantza egin baina lagunekin elkartzeko momentua ere izan zen urtemugakoa]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus