euskal diaspora eta kultura
2009/02/13
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantza taldeetako partaideek hartu dute parte hemen uda, eta opor garaia beraz, delarik zortzigarrenez antolatu den ikastaro honetan. Aurreko urteetan bezala, irakasleak Tuterako Udal Dantza taldetik etorri dira, Nafarroako Gobernuaren babespean antolatutako ekimenean.
Joan den asteko larunbatean hasi den ikastaro honen amaiera ekitaldia eta dantza erakustaldia bihar larunbata arratsaldeko zazpietatik aurrera gauzatuko da hiriburu argentinarreko Centro Arzuano Melidense delakoan (Cochabamba, 3245) eta bertan, "ikastaroan parte hartu duten nafar dantzariek ohiko dantza multzo bat dantzatuko dute. Euren jantzi tradizionalak soinean eta nafar musika gidari, publikoa irudimen bidezko ibilbide batean lagunduko dute geure arbasoen lurrera", azaltzen dute biharkoaren edukia antolatzaileek, EuskalKultura.com-era bidali duten oharrean.
Dantza Nafarren VIII. Ikastaro hau Buenos Aires Hiri Autonomoan garatu da otsailaren 7tik 14era bitartean, eskolak Tuterako Udal Dantza Taldeak, Anitxu Aguera zuzendari, eman direla. Dantzari partaideak Argentinako Bolívar, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeetatik etorri dira eta Txileko Santiagoko Nafar Etxetik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus