euskal diaspora eta kultura
2011/06/28
PUBLIZITATEA
Pergamino, Argentina. Data garrantzitsuek mugimendu handiko egunak dakartzate. Hori dela eta, ekintzez betetako garaia bizitzen ari dira Buenos Aires probintziako Pergaminoko euskaldunak euren euskal etxearen 60. urtemugan.
[150 bat lagun bildu ziren euskal etxeko egoitzan joan den ekainaren 18ko afarian (argazkia EE)]
Ekainaren 18an Lagun Onak euskal etxeko egoitza jaiaz jantzi da dantzari guztiak eta gainontzeko lagunak batu zituen festaren agertoki bihurtzeko. Afari partekatu ondoren, ordu txikiak arte parranda egiteko paregabeko aitzakia izan ziren musika eta dantzak, edade guztietako gonbidatuentzat.
Udako Euskal Unibertsitatea
Eta Euskal Herriko kultura ezagutaraztea ospatzeko modu bat ere badenez, Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak ere pasatu dira Lagun Onak-en urtemugaren ospakizunetan. Euskal etxeko lehendakaria den Julio de Sautu izan zen jardunaldiei hasiera eman zitzaiona eta ondoren Enrique Aramburuk opariak eskuratu zizkien bai de Sautu bai Hector Gutierrez herriko alkateari.
[Enrique Aramburuk opariak eskuratu zizkien Julio de Sautu eta Hector Gutierrez-i(argazkia EE)]
“Ahotsak” etxeko abesbatzak hiru kantu interpretatu ondoren, udaletxearen babesarekin gauzatu ziren ikastaroan, “Euskaldunen misterioa”, izeneko hitzaldia eman zuen Mikel Ezkerrok ostiral arratsaldean. Segidan, “Euskaldunen jatorria” izan zen Jorge Beramendi-ren azalpenaren gaia eta ostiraleko egitarauarekin bukatzeko, “Euskal Herriko itsaslapurretez” mintzatu zen Jorge Otaño.
[“Ahotsak” etxeko abesbatzak bere errepertorioko hiru abesti egin zituen (argazkia EE)]
Larunbat goizean, Enrique Aramburu koordinatzaileak Euskal Echea Institutuak bultzatzen duen Udako Euskal Unibertsitateri buruz detaileak eman zizkion bildutako jendeari. Artea, berriz, Carlos A. Irisarriren “Iparralde, bere literatura eta musikaren bidez” hitzaldiaren eskutik heldu zen eta “Euskal Estatua” eta “Euskaldunak Pergaminon” izan ziren Jorge Beramendik garatu zituen beste bi gai. Gonbidatu berezi bat izan zuten oraingoan UEUko arduradunek. Mikel Aranguren Zaldua euskaldunak Euskal Herriko gaur egungo bizimoduari hitz egin zuen ikastaroan.
[Mikel Ezkerro eta Jorge Beramendi Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak (argazkia EE)]
[Jorge Otaño eta Carlos Irisarri Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak (argazkia EE)]
'Picasso: Guernica-ren egilearen bizitza eta lana'
Ospakizunaren jarraitzeko, uztailaren 1ean – datorren ostiralean, hain zuzen—beste proposamen bat dute Lagun Onak-eko kideek. Inguruko beste herri batzuetan izan ondoren eta FEVAren kultur eskaintzan baitan, Elena Itceak 'Picasso: Guernica-ren egilearen bizitza eta lana' bere hitzaldia aurkeztu du Pergaminon. Hitzordua, iluntzeko 20:00etan da, euskal etxeko egoitzan, hau da, 9 de julio kaleko 835. zenbakian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus