euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Sebastian eguneko danbor hotsak datoz Diasporatik: Mexiko, Quebec, Madril, Caracas...

2014/01/27

Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lehen aldiz ospatu zuen San Sebastian egun danborrada eta guzti eta ETB azaldu ziren (argazkia Euskaldunak EE)
Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lehen aldiz ospatu zuen San Sebastian egun danborrada eta guzti eta ETB azaldu ziren (argazkia Euskaldunak EE)

PUBLIZITATEA

Igaro dira jada San Sebastian eguna eta Donostiako eta Azpeitiako jai burrunbatsu eta alaiak, baina Diasporatik oraindik ere danborradako argazkiak eta kronikak heltzen ari dira geurera. Mexikon, esaterako, Euskal Etxeko kide eta lagun asko bildu ziren festara, eta afalostean Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean jo zuten San Sebastian martxa. Quebec-en, aldiz, Euskaldunak elkarteak aurrenekoz ospatu zuen festa, eta arrakasta handiarekin gainera; izan ere, ETBko saio batean ere agertu zen haien jaia. Caracasen eta Madrilen ere giro ederrean ospatu zuten danborrada.

Donostia-San Sebastian. San Sebastian eguneko festak gure mugetatik kanpo zabaltzen darrai eta gero eta euskal etxe gehiagok ospatzen dute. Esaterako, tradizio honi heldu dio aurten Quebeceko Euskal Etxeak eta danborrada eta guzti gainera. Euskaldunak elkarteko kideak Montrealeko jatetxe batean egin zuten hitzordua eta han, pantaila handian ETBren emanaldiko irudiak ikusten zituzten bitartean, danborrari quebectarrek Sarriegiren doinuak jo zituzten. Giroa oso ona izan zen, elkarteko iturrien esanetan, eta han bildu zuten diruen beste ekimenak antolatzen laguntzeko baliatuko omen dute.

Quebec Danborrada 2014

[Quebec-eko euskal danborrari hauek jo eta su aritu zuten Sarriegiren doinuak jotzen (argazkia Euskaldunak Quebec EE)]

Mexikon, aldiz, tradizio handiko festa da San Sebastian egunekoa eta urteak daramatzate ospatzen, beti ere danborrada eta guzti. Aurtengoan ere lagun andana bildu zuen Euskal Etxera, eta afari alai baten ostean, danborrariak agertu ziren taulagainera, Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Elkarteko kide guztiek bat egin zuten musikarekin, eta zinez gozatu zuten festa egun honetaz.

Mexiko Danborrada 2014 2

[Mexikoko Euskal Etxeko danborrariak afarira bildu ziren lagunen aurrean jotzen (argazkia Mexiko EE)]

Mexiko Danborrada 2014

[Danborrari taldea, Alfredo Jover danbor nagusiarekin (argazkia Mexiko EE)]

Madrilen, Euskal Etxeak bi saiotan ospatu zuen festa. Hasteko, urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, urtero legez afaria egin zuten elkartekoek Jai Alai jatetxean eta bertan jo zuten danborrada. Horrez gain, atzo bertan, euskal etxeko txikien txanda izan zen eta euskal etxearen parean jo zuten haiek danborrada.

Madrid Danborrada 2014

[Madrilgo Euskal Etxeko danborrari txikiak (argazkia Madril EE)]

Madril Danborrada 2014 2

[Euskal Etxearen pareko plazan jo zuten txikiek danborrada (argazkia Madril EE)]

Venezuelan, Caracasesko Eusko Etxeak herenegun ospatu zuen jaia, urtarrilaren 25ean, lagunarteko bilera batekin. Han, urte askotako tradizioari helduz, danborrada jo zuten, Koldo Olalderen txistuaren doinuek gidatuta. Danborradaren aurretik pilota partidak jokatu ziren.

Caracas Danborrada 2014

[Caracaseko danborrariak, pozik saioaren ostean (argazkia Caracas EE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia