euskal diaspora eta kultura
2013/01/22
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. San Sebastian egunak urtetik urtera zale gehiago biltzen ditu, bai Euskal Herrian eta baita nazioartean ere. Aurten, gainera, bezpera larunbatean izateak euskal etxea askotan festa antolatzeko aukera bikaina eman zuen. Horrela izan zen Argentinako Arrecifesen, izan ere euskal etxeak aurrenekoz antolatu zuen jaia ospatzeko afaria. Eta ederki ospatu ere!
[Arrecifeseko Euskal Etxeko bazkideak San Sebastian martxa jotzen]
[Danborrada jo eta gero giroak alai jarraitu zuen Arrecifeseko euskal etxeko tabernan (argazki ArrecifesEE)]
Mexikon, DFko Euskal Etxea jaia antolatzen duten elkarteen artean beteranoa da, eta aurten ere mexikar danborrariek maila bikaina erakutsi zuten, Alfredo Jover Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Elkartea lagunez bete zen jaia giro onean ospatzeko.
[Mexikar danborrariak, jotzeko prest (argazkia VascosMexico)]
Australiaraino ere heldu ziren danborradaren hotsak, Sydneyko Gure Txoko elkarteari esker. Euskal Etxeak primerako bazkaria antolatu zuen, Peru Almandoz sukaldari donostiarrak prestatuta eta elkartea jendez bete zen. Madrilen Euskal Etxeak afaria egin zuen bezperan, eta igandean Txikien Danborrada atera zen elkartearen inguruko kaleetara, erakustaldi ederra eskainiz.
[Madrilgo Txikien Danborrada euskal etxearen ondoko plazara irten zen jotzera (argazkia MadrilEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus