San Sebastian eguneko ospakizunen oihartzunak indartsu darrai Diasporan eta azken egunetan etengabe ari dira iristen geurera euskal etxeetako festetako argazkiak eta kronikak. Argi dago festa honek baduela engantxatu egiten duen zer edo zer, eta gero eta gehiago dira ospakizunak antolatzen dituzte euskal elkarteak. Jarraian horietako batzuk bildu ditugu: Sydney, Mexiko, Lima eta Caracas.
Donostia-San Sebastian. Toki berrietara heñdu da aurten Danborrada eta San Sebastian eguneko festa, munduan zehar bizi diren euskaldunei eta euskaldunen ondorengoei esker. Esaterako, Peruko hiruburuan Limako Euskal Etxean jai ederra egin zuten bertako gazteek, Limako Euskal Gazteria taldearen inguruan bilduta. beste zenbait tokitan, aldiz, Danborrada urteroko hitzordu nagusienetakoa da eta gogo biziz ospatzen dute, urtero urtero hutsik egin gabe. Horrela izan ohi da, eta izan da aurten ere Mexikon Caracasen eta, nola ez, Necochean.
Hona Diasporako danborraden bigarren argazki kronika (zure elkarteko argazkia falta dela? bidaliguzu hona!):