euskal diaspora eta kultura
2011/01/26
PUBLIZITATEA
Josemi Arrugaeta/Habana, Kuba. Habanan inoiz ikusi gabeko itxura bitxia hartu zuen joan den urtarrilaren 19an Centro Vasco jatetxean AthletiKuba taldearen topagune izan ohi den aretoak: 25 lagundik gora sukaldari txanoa jantzita, jo eta su San Sebastian martxa egur xaflatan jotzen, Tanborrada euskalkubatar alaian. Irlako hiriburuan bizi diren euskaldun multzo bat eta kubatar lagunak ere gogotik saiatu ziren Habanako danbor nagusia izendatu zuten Jose Luis Astigarraga 'Asti' azpeitiarraren zuzendaritzapean.
Antolatzaileek esandakoaren arabera Kuban horrelakorik egiten den lehen aldia izan zen, eta giro bikaina lortu zen afarian. Jai hau antolatzeko gogoz zebiltzan aspalditik Habanako gipuzkoarrak, eta aurten bai, irlako beste euskaldunen laguntzarekin, antolatu zuten. Afariaren menua Felix Sarasola, 'Felito', sukaldariaren kargu egon zen eta honakoa izan zen: angulak eta arkume errea, ardoa eta egun honetarako bereziki eginiko azkenburukoa, kolore txuri urdineko postrea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus