Washington DC, AEB. Zorionak berriz ere Dan! Dan Ansotegui musikari eta euskal kulturari lotutako alorrean Idaho eta AEB Mendebaldean hamaika lan egindako gizonak asteazken honetan, Euskal Herrian osteguneko ordu txikiak zirela, jaso zuen Washington DC hiriburuan 2019ko Arteetako Sari Nazionaletako bat, guztira hamar sari eman direlarik nazio osoan. Jarraian ekitaldiko irudi batzuk bildu ditugu lagunek bidalitakoak. Eskerrik asko eta Zorionak, berriz ere, ez soilik Dan Andoteguiri, Idahoko eta Estatu Batuetako komunitate osoari eta gu guztioi ere baizik!
Irailaren 18-20ko Washingtongo programari buruzko informazio osoa, hemen (baita 20/21eko kontzertua internetez segitzeko aukera ere)
Dan Ansotegui eskerrak ematen, sekula ahaztuko ez duen 2019ko irailaren 18an, nazioko hiriburuan
Sariaren domina jarrita, ondoan James Rish senadorea eta bere emazte Vicki, 'National Endowment for thge Arts'eko lehendakari Mary Anne Carter (ezk) ea NEAko Arte Herrikoi eta Tradizionalen zuzendari Clifford Murphy (esk).
Emazte Tamara eta seme-alabekin, aurpegi irribarretsuak momentuaren adierazgarri
Oliver Thompson-ekin eta betiko bi lagun eta musikari euskal idahotar alboan: Sean Aucutt eta Chris Bieter
2019ko gainerako sarituekin, hainbat molde eta kulturaren ordezkari, momentu berezia. Zorionak guztiei!
Pictures: Thanks, Victoria Tea!