euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Damian Nicolas Cebey epailea berrautatu dute Argentinan San Nicolaseko Euskal Etxeko lehendakari

2010/01/27

Damian Nicolas Cebey, berriro ere San Nicolaseko Euskal Etxeko lehendakari hautatua (argazkia EuskalKultura.com)
Damian Nicolas Cebey, berriro ere San Nicolaseko Euskal Etxeko lehendakari hautatua (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Damian Cebey epaileak segitzen du izaten Buenos Aires probintziako San Nicolas de los Arroyos herriko Euskal Etxeko lehendakari, euskal elkarte horrek abenduan eginiko Urteko Batzar Nagusia eta gero. 2005ean hautatu zuten lehenengo aldiz ordura arte lehendakariorde zen Cebey eta geroztik urtero berritu diote konfidantza San Nicolaseko euskal etxeko bazkideek. Berarekin batera arituko dira Zuzendaritza Batzordean, besteak beste: Manuel Eugenio Brogliatti, lehendakariorde; Marcelo Gabriel Barrangu, idazkari; Maria de los Angeles Domenech, idazkariorde; Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietako idazkari; Maria Teresa Aramburu, diruzain; eta Ana Maria Erausquin, diruzainorde.

San Nicolas de los Arroyos, Argentina. San Nicolaseko Euskal Etxeak 2009ko abenduaren 18an egindako Urteko Batzar Nagusian aho batez onartu ziren 2008ko urriaren 31etik 2009ko urriaren 30era arteko epeko Txostena, Balantze Orokorra, Gastu eta Baliabideen Txostena eta Batzorde Kontu Ikuskatzaileak aurkeztutako Txostena. Egun horretan, konfidantza berritu zitzaion elkarteko lehendakari gisa Damian Cebey-ri eta bilera hartan zein ondoren 2010eko urtarrilaren 13an Zuzendaritza Batzordeak egindakoan osatu ziren Euskal Etxeko karguak, emaitza honakoa:

-Lehendakari: Damian Nicolas Cebey
-Lehendakariorde: Manuel Eugenio Brogliatti Mugica
-Idazkari: Marcelo Gabriel Barrangu
-Idazkariorde: María de los Angeles Domenech
-Agirietako idazkari: María Francisca Aramburu de de Cara
-Diruzain: María Teresa Aramburu
-Diruzainorde: Ana María Erausquin

-Batzordekide titularrak: Marta Beatriz Saldias, Elina Pinasco de Hormazabal, María Marta Ateca de Hormazabal, Eduardo Juan Jose Galardi, Jorge Alejo René Mariezcurrena
-Batzordekide ordezkoak: Jose Luis Erausquin, Clotilde Beristain López Varela de Bautista, José Luis Bilbao, Mirtha Bonzi, Romina Azcuaga

-Kontu ikuskari titularrak: Rubén Juan Hormazabal, Marta Pontiliano, Oscar Néstor Ugarte
-Kontu ikuskari ordezkoak: Luciana Laureiro, Eduardo Aguer

-Euskara erreferentea: Ana Maria Erausquin
-FAVA ordezkariak: Damian Nicolas Cebey eta Marcelo Gabriel Barrangu



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia