euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dagoeneko har daitezke gelak Donostian zubilana egin eta Diasporarekin lotura zuzena izango duen Unanue hotel berrian

2018/09/17

Heredad de Unanue hoteleko gela
Heredad de Unanue hoteleko gela

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Datorren astelehenean, Donostian Zinemaldia pil-pilean ibiliko denean zabalduko ditu ateak hiriburu donostiarrean euskal diasporarekin lotura zuzena izango duen Heredad de Unanue hotelak. Unanue hotela Donostiako Unanue-Zar baserri historikoan kokatzen da, Añorga auzoan, eta bere hotel funtzioaz gain, arreta berezia eskainiko dio Diasporari, bai bere hormetan eta dekorazioan Diasporari egingo dizkion keinuen bidez, baita Diaspora ardatz bertan antolatuko dituen kultur ekitaldien bidez ere. Alor hrretan kolaboratzaile izango du EuskalKultura.com. Diasporako kideek, gainera, deskontu berezia eta gosaria opari izango dute hotelean zuzenean egiten dituzten erreserbetan.


(Heredad de Unanue hotelaren kanpoaldeko ikuspegia)


(Unanue-Zar baserriaren eraikin historiko katalogatuan kokatzen da)

Honako puntu edo ezaugarriak eskaintzen dizkie Unanue hotelak bertara inguratzen direnei:

  • Donostian kokatua dago, hiriko Alde Zaharretik 10 minutura autoz, eta konektatuta dago baita ere metroz, autobusez eta bidegorriz
  • Donostian dagoela eta erdigunetik gertu, aldi berean bertako bihotz berdean dago, naturaren eta landa-eremuaren erdian
  • XIV mende hondarrean-XV.aren hasieran jatorria duen Unanue-Zar baserri historikoaren eraikina du egoitza
  • Kultur proiektu zabalago bateko parte da, konpromisoduna euskal diasporarekin eta diasporaren egitatearen zabaldundearekin
  • Km 0ko filosofia du eta bere baserri-inguru naturalean txertatuta dago eta bertako parte da eskaintzen dituen produktuetan ere

Diasporako kideek arreta berezia jasoko dute (erreserba egiterakoan Diaspora2018 kodea emanez edo artikulu honen aipua eginez) eta, hasteko, urtea amaitu arte deskontu bat eta gosaria (kalitatezkoa, inguruko produktuak lehen-gai) opari jasoko dituzte erreserbak zuzenean hotelean egindakoan.


(11 gela dauzkan hotel boutique bat da Donostiako Unanue)


(Gela bakoitzak Diasporari lotutako izen bat darama eta dekorazio bereizitua)


(Hotelaren kanpoaldeko beste ikuspegi bat)

Diasporarekiko duen engaiamenduko parte, Diasporako sortzaileek ere abegi eta sentiberatasun berezia topatuko dute bertan; proiektuak zubilana egiteko dauzkan helburuen baitan, Unanueko aretoek aukera eskainiko dute antolatzeko erakusketak, hitzaldiak diaspora gaiez, liburu aurkezpenak, formato txikiko kantaldiak eta bestelako ekitaldi eta kultur proposamenak. Gaiok kudeatuko dituen ekipoko parte Joseba Etxarri dago, euskal diaspora gaietan hogeita hamar urtetik gorako eskarmentua duen pertsona eta EuskalKultura.com-eko zuzendaria.

Heredad de Huarte Hotelaren apustua prezio moderatuen aldekoa da, beti ere kontuan izanik bere testuingurua Donostia dela. Hotelak instalazio aproposak dauzka bertan ezteiak, laneko bilerak, famili-bilkurak eta bestelako elkarretaratzeak antolatzeko.


(Inguru natural ederrean kokatua dago)


(Unanue Parkean, Donostiako bihotz berdean)


(Ezkontzak, bilerak, famili-bilkura eta elkarretaratzeak antolatzeko prest dagoen lekua da)


(Inguruari lotua, km 0 filosofia dauka eskaini eta zerbitzatzen dituen produktuei begira ere)

Gelen prezioa Booking.com-en kontsulta dezakezu, baina gogoan hartu artikulu honetan aipatutako beherapen eta opariak lortzeko erreserba zuzenean hotelarekin behar duzula egin, izan emailez info@hotelunanue.com helbidean, telefonoz +34 843 931 931 zenbakian edo, gaituta dagoenean --oraindik ez, instalazio frogatan ari dira-- hotelaren webguneko erreserbagunean.

Esate baterako: irailaren 24tik 25erako gauean (Zinemaldi bete-betean) birentzako gela goi-mailako batek 79 euroko prezioa dauka artikulu hau idazten ari garen momentuan, inguruko hotel gehienek ehun eurotik gora eta baita berrehundik gorako prezioak dauzkaten bitartean. Egun hauetarako erreserba bat egin nah baduzu, ongi legoke lehenbailehen egitea, prezioak igo daitezke-eta.



Komentarioak

  • Dotorea hotela

    Leku dotorea argazki ikusgarriak

    Arantxa Ruiz (Donostia), 2018/09/18 00:18

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia