euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

UBAk Euskal Abertzaletasunari buruzko ikastaroa eskainiko du, abuztuan hasita, Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean

2008/08/01

Cesar Arrondo izango da ikastaroko irakasleetako bat
Cesar Arrondo izango da ikastaroko irakasleetako bat

PUBLIZITATEA

Abuztuaren 15an hasita, Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBAk) euskal abertzaletasunari buruzko ikastaroa eskainiko du. Ekimenaren sustatzaileak Euskal Ikasketen Arturo Campion Zentroa eta Lapridako Euskal Etxea izan dira. Ikastaroaren iraupena zortzi klasetakoa izango da eta klaseak ostiralero izango dira, 10etatik 12tara. Ikastaroa doan da, baina abuztuaren 14a baino lehenago dago izena eman beharra. Irakasleak Leandro Etchichury antropologoa, Eduardo Torry, Zientzia Politikoetan lizentziatua, eta Cesar Arrondo Historia irakaslea izango dira.

Buenos Aires, Argentina. Arturo Campion Euskal Ikasketen Zentroak eta Lapridako Euskal Etxeak antolatuta Buenos Aireseko Unibertsitateak 'Nacionalismo Vasco. Una introducción desde sus aspectos étnicos, políticos e historia' izenburuko ikastaroa eskainiko du datorren abuztuaren 15etik abiatuta. Ikastaro honetako irakasleak Leandro Etchichury antropologoa, Eduardo Torry, Zientzia Politikoetan lizentziatua, eta Cesar Arrondo Historia irakaslea izango dira.

Ikastaroak zortzi aste iraungo ditu. Klaseak astean behin eskainiko dira, ostiralero, 10etan hasi eta 12ak bitartean.  Ikastaroa UBAko Filosofia eta Letretako Fakultateko 131. gelan emango dute. Jarduera doakoa da eta izena emateko epea abuztuaren 14ean itxiko da. Izena emateko jo hona:

Secretaría de Extensión
Puan 480 2. solairua,  225 eta 223 bulegoak
Tel.: 4432-0606 int. 128
E-maila: seube@filo.uba.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia