euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cristobal Balenciaga getariarraren 70 bat diseinu ipini ditu ikusgai Dallas hiri estatubatuarreko museo batek

2007/02/21

Cristobal Balenciaga getariarraren diseinuetako batzuk
Cristobal Balenciaga getariarraren diseinuetako batzuk

PUBLIZITATEA

Dallaseko Meadows izeneko museo estatubatuarrak Cristobal Balenciaga euskal jostun famatuaren hainbat diseinu ipini ditu ikusgai maiatzaren 27rarte. Erakusketak Balenciaga and His Legacy (Balenciaga eta bere ekarpena) hartu du izenburu eta jostun getariarrak 1949 eta 1968 bitartean sortu zituen soineko esklusiboak ikus daitezke bertan. Soinekoak Texaseko hainbat emakume dirudunek Texas Fashion Collection bildumari utzitakoak dira. Arduradunen esanetan, 'erakusketa Texaseko goi-sozietatearen gustu kosmopolitaren adibiderik garbiena da'.
Meadows Museoaren zuzendari eta New Yorkeko Modaren Teknologi Institutuko partaide den Valerie Steelek argiro dioenez 'Cristóbal Balenciaga XX. mendeko jostunik handienetakoa izan zen, bere garaira aurreratua eta eragina gaur egungo modaraino helarazi zuena'. Balentziagaren erakusketarekin batera, Oscar de la Renta, Emanuele Ungaro, André Courréges edota Hubert de Givenchyren beste 30 bat kreazio ikus daitezke museoan.

Parisen lan egin zuen getariar jostunak, eta Parisen hiriarekin izandako erlazio estuagatik Frantzian ere omenaldia egin nahi izan diote. Izan ere, joan den urtarrilaren 28ra arte Pariseko Musée des Arts Décoratifsen, Balenciagaren 147 lan egon ziren ikusgai. Jostun famatuenetakoa izan zen gipuzkoarrak, erregin eta emakume aktore askoren begikoena, badauka jadanik, bere bizitzaren lanari eskeinita dagoen museo bat bere jaioterrian: Balenciaga Museoa. Museo honek dokumentu pertsonal, argazki eta soineko original eta informazio taulen bitartez, Getariako artistaren bizitza laburbiltzen du.


Lotura interesgarriak

Balenciaga Fundazioa
www.fundacionbalenciaga.com

Balenciagako erakusketa Parisen
EuskalKultura.comen argitaratua 2006ko uztailaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia