euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cristina Juliarena adituak ‘El Legado Vasco’ bere liburuaren aleak sinatuko ditu bihar Buenos Airesko Liburu Azokan

2019/05/09

Cristina Juliarenaren ‘El Legado Vasco’ liburuaren azala
Cristina Juliarenaren ‘El Legado Vasco’ liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘El Legado Vasco. Apellidos y testimonios de vida en Brandsen’ (euskal legatua, abizenak eta bizitza-lekukotasunak Bradsen-en) liburuak Cristina Juliarena ikertzaileak Brandsen herriko euskal jatorriko 21 familiari egindako elkarrizketak biltzen ditu. Brandsen La Plata hiritik oso hurbil dago, ‘cuenca lechera’ (esne arroa) izenarekin ezaguna izan zen eskualdean. Izan ere, esne saltzaile asko aritzen ziren garai batean bertan, gehienak euskal jatorrikoak. 270 orrialdeko liburuan, eta beste gai batzuen artean, XVI. mendetik Hego Amerikak jaso zuen euskal migrazioa eta inguru erdaldunak euskal abizenetan izan zuen eragina jorratzen ditu adituak.

Cristina Juliarenak joan den azaroan Bradsen-en aurkeztu zuen liburu hau Buenos Airesko Liburu Azokara iritsiko da orain eta egileak aleak sinatuko ditu bihar, maiatzaren 10ean, iluntzeko 7etan, Dunken Argitaletxearen standean, Pabilioi Berdean.

Cristina Juliarena UBAko Filosofia eta Letra Fakultateko Geografia irakasle eta Lizentziatua da eta euskal gaietan sakondu du, hala nola Patagoniako, La Pampako, Santa Feko eta Buenos Aires hiriko (Laurak Bat-en) euskal toponimian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia