euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cristina Iglesias eskultore donostiarra izango da 'Folkestone 2011' arte hirurtekoaren izarretako bat

2010/10/07

Cristina Iglesias (argazkia tragaluzpanama)
Cristina Iglesias (argazkia tragaluzpanama)

PUBLIZITATEA

Ingalaterrako Folkestone herrian egiten den arte jaialdia, Erresuma Batuko garrantzitsuenetakoa, ekainaren 25etik irailaren 25a bitartean luzatuko da 2011an. Cristina Iglesias euskal zizelkaria izango da jaialdiko izarretako bat eta kostaldeko dorre historiko batean egingo du interbentzio arkitektonikoa, 'beste mundu baterako ate baten' ilusioa sortuz.

Folkestone, Ingalaterra. Folkestone-go hirurtekoaren bigarren edizio honek A million miles from home'(Etxetik milioi bat miliatara) izenburua izango du eta hiru hilabetez hemeretzi artisten lana erakutsiko du Ingalaterra hegoaldeko kostako herri honetan. Partehartzaileen artean, Cristina Iglesiasekin batera, Martin Creed --2001ko Turner saria--, Cornelia Parker eta Hew Locke bezalako lehen mailako artistak izango dira bertan.

Hirurtekoaren komisarioa den Andrea Schlieker-ek aurkezpenean azaldu zuen bere ustez hirurteko hau berezia egiten duena: artistek egiten dituzten interbentzioen helburua "gune publikoak eta hiriko paisaia herritar eta bisitarien topagune bihurtzea".

Iglesiasen interbentzioa Martello Tower izeneko eraikuntza batean egingo da. Martello-ak 1804an gerora sekula gauzatu ez zen Napoleonen balizko inbasio bati aurre egiteko Erresuma Batuko kostaldean eraiki zituzten adreiluzko dorre biribilak dira. Folkestone-n bisitariek dorreraino heltzeko bide malkartsua igo eta hara heldu aurretik brontzezko hosto faltsuez eginiko egitura aurkituko dute. Bertatik dorrea eta bere lubanarroa ikusi ahal izango dute, eta 'beste mundu baterako atarian' daudenaren irudipena jasoko dute, Schlieker-ek azaldu duenez.

Cristina Iglesias euskal eskultoreak nazioartean ibilbide luzea du. 1986ean eta 1993an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen eta, besteak beste, Madrilgo Pradoko Museoa handitzeko Rafael Moneok diseinatu zuen zabalkuntzako ate nagusiaren egilea da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia