Vitoria-Gasteiz. Covid-19a dela-eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeekiko mugak itxita, Eusko Jaurlaritzak ez du Kanpo Harremanen arloan 2020-2021erako AEB & Latinoamerikako Ordezkaritzetarako bekarik deituko, eta Europarako, berriz, zortzi deituko ditu, horietarik lau Europako Gaiei atxikiak, beste bi Kanpoan den Euskal Komunitateari, eta gainerako biak Kanpo Harremanei. Europako Gaietarako lau bekei dagokienez, bi Gasteizerako izango dira eta beste bi Bruselarako; eta gainerako lauak Gasteizerako.
Bruselako bi bekek 24.000 euro gordineko zuzkidura izango dute beka bakoitzeko; eta Gasteizkoek 16.000 euro gordinekoa.
-Informazio osoa, pdf-n, hemen (euskaraz), hemen (gaztelaniaz)