euskal diaspora eta kultura
2012/06/01
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Datorren iganderako ere Corpus Christi eta ondoan dagoen San Ignacio eta, esaterako bertan dauden jesuiten misioen hondakinak bisitatu nahi dituztenentzat planik antolatzeko erraztasunak eman dituzte bertako Eusko Etxea-koek, euren email eta telefonoak eskainiz ostatu eta hotelei dagokienez, gau bat edo gehiago inguruan pasatu nahi dituztenentzat.
Datorren igandeari dagokionez, hona eguneko egitaraua:
-10:30etan, Corpus Christiko Udal Aretoan
-Ongi-etorria saritutako egileei
-Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagaren hitzak
-Epaimahaikideen hitz eta iruzkinak
-Jasotako mezuen irakurketa
-Sari banaketa
-Bi pertsonajeren aipamena: Guillermo Oliver Suñer (Santa Fe) eta Julia Pastrana (Mexiko)
-Eusko Etxea-ren erabakiak epaimahaikoen aholkuz
-Gai sorpresa
-Saritutako Kontaketetako batzuen irakurketa
Eguerdi t'erditan San Ignaciorako bidea egingo da, bertan bazkaltzeko La Terminal jatetxean. Eta arratsaldeko ordu bietatik aurrera bidaia egingo da bertako zenbait parajetara, tartean jesuiten misioa, argi eta soinuko ikuskizun bat izango da, eta abar.
Parte hartzeko edo edozein informazio eskuratzeko, aski da honako telefonoetara deitzea 03764495057 (finkoa) edo 0376 15 4707521 (mugikorra); edo honako email helbidera idaztea: 0376 15 4707521.
Uztailaren 27-29ko Euskal-Argentinar Festa Handia
Bestalde, aurrera darraite uztailaren 27, 28 eta 29an Eusko Etxea San Ignacion antolatzen ari diren ekitaldiek. Denbora gutxui barru eskainiko diogu beste artikulu oso bat gai honi EuskalKultura.com-en. Bitartean, goian aipatutako telefono eta emailak balio dute galderak egin eta jakinmina asetzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus