euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Corrientes-en, Curuzu Cuatia-ko euskaldunek monumentua oparitu diote komunitateari

2010/11/22

Curuzu Cuatia-ko euskal kolektibitateak herriari oparitutako monumentua
Curuzu Cuatia-ko euskal kolektibitateak herriari oparitutako monumentua

PUBLIZITATEA

Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunen testuinguruan, Curuzú Cuatiá herriak ere berrehun urte bete zituen joan den azaroaren 16an. Hori dela eta Corrientes probintzia argentinarrean kokatuta dagoen herri honetako biztanle euskaldunek, oraingoz euskal etxerik ez badute ere, bildu eta opari berezi bat --Euskal Herriari eskainitako monumentu bat-- utzi nahi izan diote Euskal Herritik etorritako hainbat immigrante jaso zituen hiriari. Datorren larunbatean, azaroaren 27an, inauguratuko da ofizialki.

Curuzu Cuatia, Argentina. “Curuzu Cuatian euskal jatorriko familia asko bizi dira. Are gehiago, esango nuke ia biztanle gehienok garela Euskal Herriko etorkinen  ondorengoak”, adierazi dio herriko euskaldunak biltzeko lana hartu duenetako batek, Teresa Oriak, EuskalKultura.com-i.

“Oraindik antolatuta ez gauden arren, Argentinako Iraultza eta herriaren bigarren mendeurrena dela eta biltzea eta euskal kolektibitatearen izenean gure arbasoak hain ondo hartu zituen herriari oroigarri bat oparitzea erabaki genuen”, azaldu du Oriak.

Monumentua Sargento Romero Plazan dago kokatua, 'Eusko Txokoa' izeneko gunean. Ikurriña eta Argentinako bandera izateaz gain, Euskal Herriko mapa eta armarria agertzen ditu. Erloju batek osatuko du azaroaren 27an inauguratuko den obra.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia