euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus-ko Eusko Etxeak omenaldia egingo die igandean, komunitatearen alde ari diren zenbait herritarrei

2010/04/30

Igandea omenaldia jasoko dutenetako bat, Patricia Duarte errientsa gaztea, langile nekaezina mbya guaraní leinuko haurrekin.
Igandea omenaldia jasoko dutenetako bat, Patricia Duarte errientsa gaztea, langile nekaezina mbya guaraní leinuko haurrekin.

PUBLIZITATEA

Corpuseko Eusko Etxeak, Argentina iparraldeko Misiones probintzian, omenaldi berezia egingo die datorren igande honetan, maiatzaren 2an, inguruko zenbait herritarrei, "egiten duten lanetik bizi, pozik lan egin eta komunitatearen mesedetan ari diren zenbait herritarrei" hain zuzen. Bigarren urtea du ekimen honek bertan, adierazi dio EuskalKultura.com-i Olga Leiciaga Eusko Etxeko lehendakariak. Honakoan, zortzi izango dira esker ona jasoko duten pertsonak: Guillerma Martínez Basabe (Posadas-koa), Alejandro Romero (Corpus), Hilario Reyes (Puerto Leoni), Carlos Gabriel Sersing (Corpus), Hilda Vanderdorp (San Ignacio), Tomás Darío González (Gobernador Roca), Nacho Sersing eta Patricia Duarte (San Ignacio-koa).

Corpus Christi, Argentina. 2009an hasi zuen ekimenari jarraiki, Corpusko Eusko Etxeak, Misiones probintzian, bigarren edizioa antolatu dio "geure inguruko jendeak ohoratu" helburu duen programa honi, "egiten duten lanetik bizi, pozik lan egin eta komunitatearen mesedetan ari diren zenbait herritarrei" euren jarduna aitortu nahian, azaltzen du Olga Leiciagak. Ekitaldia maiatzaren 2ko, esan nahi baita datorren igandeko goizeko hamarretatik aurrera gauzatuko da, aurtengoan honakoak direlarik omendutako herritarrak:

-Guillerma Martínez Basabe (Posadas-koa): "Eusko Etxeko laguntzailea eta Zuzendaritza Batzordeko kidea. Egiten ditugun sukaldaritza kontuetan geure ardatza da, eta pozik eta dedikazioz ari da bet lanean".
-Alejandro Romero (Corpus): "Ciber bateko nagusia, pazientzia eredugarrikoa, lanean arduratsu, sormen handikoa argazkigintzan".
-Hilario Reyes (Puerto Leoni): "Misionesko bertako jatorriko herrietako kide, zura maisutasunez lantzen du, miniatura animaliak egiten ditu".
-Carlos Gabriel Sersing (Corpus), "nekazaritza arloko ekoizle eredugarria".
-Hilda Vanderdorp (San Ignacio), "San Ignacio herriko Kultura Zuzendaria eta Corpusko Eusko Etxeko laguntzaile handia".
-Tomás Darío González (Gobernador Roca): "supermerkatu bateko enplegatu atsegin, maitagarri, abegikor, alai eta arduratsua".
-Nacho Sersing: "eredu diren gazteen adibide, langilea, ondradua, sormena duena, politesiaduna, aurrera begiratzen duena".
-Patricia Duarte (San Ignacio): "irakaslea, bertako jatorriko herrietako haurren bokaziozko errientsa maitagarria".

Ekitaldia ongi etorri hitz batzuekin hasiko da, Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciaga eta autoritateak mintzatuko direlarik, besteak beste "Argentinara Euskal Herritik etorri ziren euskaldunak" aipatuz, "portaera eredugarrien jabe, lan, alkartasun eta ondradutasun adibide izan zirenak". Jarraian omenaldiaren zati nagusiari ekingo zaio, omenduak aurkeztuz, zenbait herritar partaide, ondoren mokadu batzuk zerbitzatzeko. Zorionak omenduei eta ideia gauzatzen lagundu dutenei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia