euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus-ko Eusko Etxeak, Argentina iparraldean, helbide elektroniko berria ireki du 'Kontaketa Harrigarrietarako'

2011/02/08

Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean 2009ean lehenengo aldiz antolatu zuen Kontaketa Harrigarrien Lehiaketako sari ematea
Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean 2009ean lehenengo aldiz antolatu zuen Kontaketa Harrigarrien Lehiaketako sari ematea

PUBLIZITATEA

Joan den astean EuskalKultura.com-eko orriotan Misiones probintzia argentinarreko Corpus-ko Eusko Etxeak deitutako 'Kontaketa Harrigarri'en Lehiaketako hirugarren deialdiaren berri ematen genuen. Antolatzaileak gugana zuzendu dira, adierazteko oraingoan, "jasotako eskabideak kontutan hartuz" helbide elektroniko berri bat zabaldu dutela, soilik originalak biltzeko, lehiaketan parte hartzea erraztearren; izan ere asko baitira Buenos Airestik mila kilometro pasexe iparraldera dagoen Corpusetik urrun bizi diren pertsonek egindako kontsultak eta parte hartzeko adierazitako interesa. Originalak bidaltzeko azken epeak martxoaren 30a segitzen du izaten.

Corpus Christi, Argentina. Corpuseko Eusko Etxetik, bertako lehendakari Olga Leiciagak adierazten digu jaso dituzten eskabide guztiak kontutan hartu ondoren, helbide elektroniko berri bat zabaldu dutela, soilik originalak biltzeari dedikatua, lehiaketan parte hartzea erraztearren: relasombroso3@yahoo.com.ar da helbidea eta bertara igor daitezke lehiaketan parte hartzeko lanak, azaldu du Leiciagak.

OINARRIAK

Aurreko aldietan bezala, bi gau onartuko dira:

-Gertaera eta pasadizo misteriotsu edo harrigarriak, norberak bizi edo inguruan ezagutu dituenak, inguruko bati pasa edo familian gertatu edta kontutatua izan delako

-Herrietan ohikoak diren pertsonaia berezko edo xelebreen pasadizo eta istorioak, herrietako bizitzako parte koloretsua direnak

Luzerari dagokionez, kontaketek hiru orrialdeko luzera izango dute gehienez; A-4 tamainan; letra 12 neurrikoa; lerroartea 1,5; goiko eta beheko marjenak 2,5; eta ezker-eskuinekoak, 3.

Sariak. Epaimahaikideek lehenengo eta bigarren sariak eta aipamen berezi bat banatuko dituzte gaiaren araberako bi kategoria horietako bakoitzeko ('kontaketa harrigarriak' eta 'pertsonaiak').

Eusko Etxeak liburu eta diploma bana emango ditu lehenengo eta bigarrengo sariei, eta diploma bana aipamen bereziei. Sari banaketa dagokionean adieraziko edo baieztatuko den data batean gauzatuko da, apiril hondarrean edo maiatza haiseran.

Lan originalak honako helbidera beharko dira zuzendu:

'Kontaketa Harrigarrien III. Literatur Lehiaketa'
Eusko Etxea (Casa Vasca) de Corpus Christi
Suiza y Francisco Mónaco. 3327. Corpus Christi
Provincia de Misiones, República Argentina

Kartazal handi batean sarturik, beste hiru txikiago, eta horietako bakoitzean kontaketaren kopia bana beharko dira bidali; eta beste batean, kanpoan ezizena ipinita eta barnean egilearen datuak: izen-deiturak, ohiko posta helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, herria, probintzia eta herrialdea.

Edo posta elektroniko bidez, relasombroso3@yahoo.com.ar helbidera. Azken kasu honetan, testurik hartutakoan berehala adierazi eta jaso izana baieztatuko dela adierazi dute antolatzaileek.

Posta elektroniko bidezko galdera eta kontsultak euskorpus05@yahoo.com.ar helbidera bideratuko dira; galderak telefonoz egin nahi badira, Argentina barnetik markatu behar den zenbakia 03752-495057 izango da; eta kanpotik markatuta, 00 54 3752-495057.

Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute lehiaketa honen helburua, "gure herrietako istorioen aberastasunera hurbiltzea dela, norberaren eta herri bakoitzaren izaera eta nortasunaren parte diren heinean gal ez dadin".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia