euskal diaspora eta kultura
2011/02/01
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Hiru kidek osatuko dute epaimahaia, horietarik bat Eneko Landaburu idazle eta sendagilea, bigarrena Javier Arguindegui kazetari eta idazlea, eta datozen egunetan adieraziko den hirugarren bat. Kontaketek hiru orrialdeko luzera izango dute gehienez; A-4 tamainan; letra 12 neurrikoa; lerroartea 1,5; goiko eta beheko marjenak 2,5; eta ezker-eskuinekoak, 3.
Lanak honako helbidera beharko dira zuzendu:
'Kontaketa Harrigarrien III. Literatur Lehiaketa'
Eusko Etxea (Casa Vasca) de Corpus Christi
Suiza y Francisco Mónaco. 3327. Corpus Christi
Provincia de Misiones, República Argentina
Kartazal handi batean sarturik, beste hiru txikiago, eta horietako bakoitzean kontaketaren kopia bana beharko dira bidali; eta beste batean, kanpoan ezizena ipinita eta barnean egilearen datuak: izen-deiturak, ohiko posta helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, herria, probintzia eta herrialdea.
Posta elektroniko bidezko bidalketak eta baita kontsultak ere euskorpus05@yahoo.com.ar helbidera bideratuko dira; galderak telefonoz egin nahi badira, Argentina barnetik markatu behar den zenbakia 03752-495057 izango da; eta kanpotik markatuta, 00 54 3752-495057.
Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute lehiaketa honen helburua, "gure herrietako istorioen aberastasunera hurbiltzea dela, norberaren eta herri bakoitzaren izaera eta nortasunaren parte diren heinean gal ez dadin".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus