euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak uztailaren 29tik 31era egingo duen bere Euskal Jaiaren programa jakinarazi du

2016/07/07

Corpus Christiko Eusko Etxearen 10. urterreneko argazkiak
Corpus Christiko Eusko Etxearen 10. urterreneko argazkiak

PUBLIZITATEA

Loiolako Inazio Deunaren eguna dela eta urtero antolatzen du Misiones probintziako Corpus Christiko Euskal Etxeak Euskal Argentinar Kultur Jaia. Aurtengoa uztailaren 29an hasiko da eta asteburu osoan luzatuko da zinema, hitzaldiak, elizkizunak eta topaketak barne.

Corpus Christi, Argentina. Herriko Eusko Etxeak antolaturik, uztailaren 29tik 31ra luzatuko da aurten Loiolako Inazio Deunaren omenezko Euskal Kultur Jaia. Proposamenaren helburu nagusia euskal kultura zabaltzea da eta zabaltze honekin batera euskal etxea sendotu eta herriko erakundeekiko loturak sakontzea. Jaian zenbait hiritako euskal gizataldeetako ordezkariek hartuko dute parte, Corpus Christiko Eusko Etxeko kideekin duten adiskidetasuna adieraziz.

Hona ekintza eta ordutegien behin betiko programa:

Uztailaren 29an, ostirala

-16etan, Euskal Zinea Carlos Gabilondoren eskutik. Lehenengo saio honetan Amama proiektatuko da
-17:30etan, ‘mateada’ (matea partekatzea) eta pelikulari buruzko debatea
-19etan, elizkizunak Jorge apaizaren eskutik. Aipagarria da apaiza 'Peregrinación Brocheriana' delakoarekin atera zela ekainaren 18an Santiago del Estero probintziatik eta San Inazio jairako iritsiko dela Misionesera
-21etan, Afaria bisitariekin

Uztailaren 30ean, larunbata

-10:30etan, Eusko Etxeak antolatutao "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren VIII. edizioko sari banaketa, Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiaren Guillermo Larregui aretoan. Hamaiketakoa
-16etan, Euskal Zinea: Segoviako ihesa pelikularen proiekzioa

Arratsaldeko ekintzak San Ignacio Elizan izango dira

-17:30etan, Cesar Arrondoren “Frankismoa, ETAren sorrera eta Euskal Presoen gaur egungo egora” izenburuko hitzaldia. Eztabaida eta ‘mateada’ (matea partitzea9
-19etan, Meza Chuco Villar apaizaren ardurapean. Villar apaizak urteetan egin izan zuen lan Euskal Herrian, Loiolako Basilikan. Gaur egun Posadasko Santos Martires parrokiko apaiza da
-20:30etan, Loiolako santutegiari buruzko azalpena Corpus Christiko Eusko Etxeko kideen eskutik
-Afaria

Uztailaren 31an, igandea

-10etan, meza eta erromesaldia Posadasko apezpiku Juan Ruben Martinez-ekin. Corpus Christiko Eusko Etxeak San Inazioren irudi bat oparituko dio Parrokiako komunitateari
-12:30etan, bazkaria Parrokiako katekesi aretoan

Arratsaldeko aktibitateak, Eusko Etxearen egoitzan izango dira:

19etan, Cesar Arrondoren “Euskal Diaspora” hitzaldia;
20:30etan, Agur afaria. Iparraldeko Euskal Etxeko Alkartasuna talde gastronomikoak paella prestatuko du



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia