euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Olga Leiciaga berretsi du lehendakari

2009/12/09

Olga Leiciaga, alboan Cesar Arizmendi duela, Iguazun, duela gutxi Corpus Christi eta Rio Gallegosko Euskal Etxeek eginiko senidetasun ekitaldi batean (argazkia Mundo Vasco)
Olga Leiciaga, alboan Cesar Arizmendi duela, Iguazun, duela gutxi Corpus Christi eta Rio Gallegosko Euskal Etxeek eginiko senidetasun ekitaldi batean (argazkia Mundo Vasco)

PUBLIZITATEA

Ohiko Biltzar Orokorra egin du, Argentina iparraldean, Misiones probintziako Corpus Christin, bertako Eusko Etxeak. Elkarteko araudiak zioenari jarraiki, hauteskundeak egin dira bere baitan eta ondorioz Zuzendaritza Batzordea berritu da. Emaitzei dagokienez, Olga Rosa Leiciaga berrautatu dute agintealdi berri batean lehendakari lanetan segi dezan. Berarekin batera hautatu dira batzordekide: Ana Maria Macchi Echagüe, lehendakariorde; Carmen Delia Miranda, diruzain; Ramona Glady Ferragut, diruzainorde; Carlos Alberto Galarza, idazkari; eta Carlos Miguel Leyrias, idazkariorde, beste zenbaiten artean.

Corpus Christi, Argentina. Aurretik iragarri bezala, Ohiko Biltzar Orokorra azaroaren 29an egin zen, igandez, eta bertako gai-zerrendaren barruan Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritzea zegoen. Hala egin zen. Biltzarra amaiturik, lagunarteko bazkaria egin zen, bakoitzak zerbait ekarriz (a la canasta erara).

Bilera zenbait orduz luzatu zen. Elkartearen oraina eta gerorako proposamenak aztertu ziren. Bertan nabarmendu zen giroak pentsa arazten du datorren urtean ere nahikoa indar, kuraia eta ekimen izango dela lanean segitzeko, Eusko Etxeak bere buruari kultura-, hezkuntza- eta gizarte- zereginetan.

Honako hauek osatzen dute agintealdi berrian euskal etxea gobernatu edo kudeatuko duen zuzendaritza batzordea:

-Lehendakari: Olga Rosa Leiciaga
-Lehendakariorde: Ana Maria Macchi Echagüe
-Diruzain: Carmen Delia Miranda
-Diruzainorde: Ramona Glady Ferragut
-Idazkari: Carlos Alberto Galarza
-Idazkariorde: Carlos Miguel Leyrías

-Batzordekide titularrak: Guillermina Martinez Basabe, Pelaya Ortiz eta Aurora Ortiz
-Batzordekide ordezkoak: Sercing Aranda, Carlos Gabriel Arzola eta Federico Alejandro

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Flavia Andrea Galarza eta Gustavo Daniel Ballestero
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Hugo Jose Chamorro eta Maria Graciela dellatorre Leiciaga



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia