Corpus Christi, Argentina. Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak tinko jarraitzen du urtero bere Literatur Lehiaketa antolatzen. ‘Kontaketa Harrigarriak’en 10. edizioa bukatu berria da eta sariak Euskal Etxea antolatzaile duen San Inazio jaiaren baitan banatuko dituzte antolatzaileek, abuztuaren 28an, goizeko 10:30etan. Hona ekainaren 30ean argitaratutako epaiak aldarrikatzen dituen irabazleak:
Ipuinak gaztelaniaz:
1. saria: “Peregrino nocturno”. Idazlea: Viviana Bacigalupo (Misiones, Argentina)
2. saria: “La verdad”. Idazlea: Enrique Andrés Emiliani (San Miguel, Argentina)
3. saria: “Por mi vida”. Idazlea: Juan Pablo Goñi Capurro (Olavarría, Argentina)
4. saria: “Las 7 y 22”. Idazlea: Juan Carlos Velázque (Merlo, Argentina)
5. saria: “El perro negro”. Idazlea: Hugo Centurión Mereles (San Ignacio, Paraguay)
Aipamen bereziak: “Una extraña cita” (José Luis Chaparro González, Badajoz, Espainia); “¡Fue sólo un sueño?” (Sara Ester Gauvry, Misiones, Argentina); “De la mano de mis recuerdos”. (Ricardo Raúl Biglieri, Pergamino, Argentina); “Huellas” (Myrtha Magdalena Moreno, Posadas, Argentina); “Viaje en la noche” (Lidia Dellacasa de Bosco, Rafaela, Argentina); “Buscando la inmortalidad” (Alberto Labrador Rubio, Mendoza, Argentina); “Hipérbola siniestra” (José Mario Zajaczkowski, Misiones, Argentina); “Susto generacional” (Elsa Fabiana Cantero, Posadas, Argentina); “Superar con amor”, (Norma Ester Morell, Arroyo Dulce, Argentina); eta “La mirada de Francisco” (Juan Carlos Viale, Cañuelas, Argentina).
Ipuinak euskaraz: Eusko Etxeko Olga Leiciaga lehendakariak jakinarazi duenez, ipuin bakarra aurkeztu da lehiaketara. Ondorioz epaileek ezi dute epairik eman; hala ere Euskal Etxeak aipamen berezia eman nahi izan dio idazleari, jorratu duen ipuinak daukan interesagatik eta bere ahalegina eta interesa saritzeko. Ipuina: “Artizar”. Idazlea: Roberto Aguirre (Buenos Aires, Argentina)
Guaraniar kategorian: Ez da ipuinik aurkeztu eta hutsik geratu zen.
Irabazleek liburu eta diploma bana jasoko dituzte. Aipamena izan zutenek, berriz, diploma bakarrik. Sari banaketa uztailaren 28an egingo da, goizeko 10:30etan, Eusko Etxeko ‘Atahualpa Yupanqui’ Liburutegian. Zeremoniara bertaratzen diren irabazleei eskualdeko produktuak ere oparituko zaizkie.