Corpus Christi, Argentina. Festaren 7. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala Argentinar, Euskal eta Guarani herrietako kulturak batzea du helburu. Ekitaldia uztailaren 28an hasiko da eta 31era arte luzatuko, oraindik azken ikutuak ematen ari zaizkion programa oparoa tarteko. Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak azaldu duenez, “San Inazio jaiak esangura bikoitza du guretzat, santu euskalduna izateaz gain gure eskualdeko honetako patroia ere badelako. Oraindik gauza batzuk baieztzen ari bagara ere, esan ahal dugu 2018ko Literatur Lehiaketaren sari banaketarekin hasiko garela, uztailaren 28an, goizeko 10:30etan, gure Atahuala Yupanqui liburutegiko ‘Guillermo Larregui’ irakur-gelan”.
FEVAren Kultur eskaintzaren barruan, Cesar Arrondo ere gonbidatua dute misionestarrek hitzaldi bat emateko; eta pelikula batzuk proiektatzeko asmoa dute, tartean ‘Buscando a Aguirre’ dokumentala.
Urtero bezala bazkari herrikoia ere antolatuko dute.