euskal diaspora eta kultura
2012/01/27
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxeak eta elkarte bereko Atahualpa Yupanqui Liburutegiko Azpibatzordeak abiarazi dute "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren laugarren edizioa. Lehiaketa honetan gazteek (18 urte arte) zein helduek (19 urtetik gora) parte har dezakete. Bi gai jorratu ahal izango dira: batetik, gertaera misteriotsu eta harrigarriak; eta, bestetik, pertsonaia aipagarriak, euren etika eta balioengatik gizartean aparteko errekonozimendua merezi dutenak.
Ipuinek hiru orriko luzera izan dezakete gehienez (Arial 12 letrarekin). Partehartzaile bakoitzak gutunazal bakarra aurkeztu ahal izango du, honakoak kontutan:
a) Hiru gutunazal aurkeztuko ditu, eta bakoitzean ipuinaren kopia bat, izenburu eta ezizenarekin. Azalean, izenburua eta ezizena agertuko dira.
b) Beste gutunazal itxi batean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, e-maila. Azalean, ezizena soilik jarriko da.
Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31an bukatuko da. Lanak zuzenean euskal etxean utz daitezke, edo postaz bidal daitezke (Corpus Christi Euskal Etxea, Suiza y Fco, Mónaco, 3327, Corpus Christi, Misiones). E-mailez ere helaraz daitezke, relasombroso4@gmail.com helbidera. Informazioa gehiago eskatzeko idatzi helbide honetara.
Euskal Etxeak liburu bat eta diploma bat emango dizkie kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarrengo saridunei.
Mbya Guarani eskolaren jaia
Bestalde, abenduaren 3an, euskal etxeko ordezkaritza batek parte hartu zuen Tava Miri komunitatearen urte bukaerako jaian. Elkartearen ordezkari izan ziren Olga Leiciaga, Ana Maria Macchi Echague, Carlos Leyrias eta Aida Giménez, eta arropa eta oinetakoak eman zizkieten komunitateko kideei. Mamen Maestuk ipuinak eta eskola liburuak oparitu zizkien, Escuela Popular de Salud “O´Paybo” eskolaren partez. Elkartea orain komunitatearen osasun-egoera hobetzen hastekoa da, eta Eneko Landaburu doktoreak bere burua eskaini du lantegiak emateko gaisotasunen prebentzioari, elikadurari eta norberaren higieneari buruz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus