euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko EEak Olga Leiciaga berretsi du lehendakari eta 2019-20ko lehiaketetako liburuak aurkeztuko ditu

2021/05/24

Corpuseko Eusko Etxearen Biltzarreko zenbait zatikako argazki, COVID19aren neurriak zintzo errespetatuz egina
Corpuseko Eusko Etxearen Biltzarreko zenbait zatikako argazki, COVID19aren neurriak zintzo errespetatuz egina

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Beste hainat euskal etxek bezala euren inguruan, pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz Corpus Christiko Eusko Etxeak ezin izan zuen bete iaz Estatutuak Urteko Biltzar Nagusiaz agintzen duena, eta Zuzendaritza Batzordea berritu. Aurten, ahal izan denean, eta osasun protokoloa zintzo jarraituz, apirilaren 18an egin da bi urteotako Biltzar Nagusia eta bertan Olga Leiciaga hautatu dute berriz Erakundeko lehendakari. Honako lagun hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzorde berritua:

-Lehendakari: Olga Rosa Leiciaga
-Lehendakariorde: Julio N. Markiewicz
-Idazkari: Nilda Coman
-Idazkariorde: Ramon A. Cukla
-Diruzain: Carmen Delia Miranda
-Diruzainorde: Ana Maria Macchi Echagü

-Batzordekide titularrak: Orlando R. Benitez; Ramona Melgarejo
-Batzordekide ordezkoa: Cesar Arrondo

-Kontu ikuskatzaileak: Miguel Gómez; Norma Solar
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Luz M. Benítez Maidana; Alicia Chamorro

Konfinamendua lehenengoz hasi zenetik hamabost hilabete pasatu dira eta oro har herrialde osoko euskal etxe askoren egoera ez da batere erraza. Haatik, Corpus Christiko Eusko Etxea elkarte gogor eta indartsua izan da beti eta, egoerara egokituz, aurrera darrai bere ekintzekin

Urte hasieran, esaterako,  “Anecdotario y Reflejos de una pandemia” izenpean, liburua argitaratu zuten, 2019 eta 2020 urteetan Euskal Etxeak antolatutako literatura lehiaketen testuak bilduz. Jendaurreko aurkezpenari dagokionez, data zehatza ez da oraindik finkatu, baina laster izango dela adierazi dute.

Ekonomikoki, Euskal Etxearen egoitzak dituen gastuei aurre egin ahal izateko, Emakume talde bat osatu dute Mary Melgarejo de Casco buru, eta gainerako partaideak Gladys Ferragut, Rocio eta Carmen Miranda, Ana Maria Macchi eta Olga Leiciaga direla. Etxeko estiloko pasta prestatu eta saltzen dute.

Birtualtasunean, euskara eta dantza irakasleek euren trebakuntzekin jarraitzen dute: Elisa Goyak Euskara Munduan programan, eta Mariangeles Roscianik FEVAk eskaintzen dituen dantza tailerretan, biak online.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia