euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringlesko Eusko Biltzar EEak zinema aste bat egin berri du, kultura eta elkartasuna uztartuz

2010/08/06

Coronel Pringlesko Euskal Etxerako sarbidea (argazkia EuskalKultura.com)
Coronel Pringlesko Euskal Etxerako sarbidea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Coronel Pringlesko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean, 60. hamarkadako zinemari buruzko aste bat egin berri du uztailaren 26tik 30era bitartean, Zazpigarren Arteko urrezko orrialdeetan dauden bost maisuren beste hainbeste lan erakutsiz. Fernando Ayala, Federico Fellini, Luis Buñuel, Jean-Luc Godard eta Alfred Hitchcock-ren bana izenburu eman dira, aurretik filmaren azalpen eta jakingarriak adieraziz eta filmaren ondoren elkarrizketa eta eztabaida puxatuz. Sarrerak, dirua ezik, elikagai iraunkor bat izan du prezio, ondoren, bildutakoa haur baliabidegabeen jangela bati eman zaiolarik.

Coronel Pringles, Argentina. Buenos Aires probintziako Coronel Pringles herritik, bertako euskal etxeko lehendakariak, Juanita Zubizarretak, adierazten digu bertako gazte talde batek zinema arloko ekimen bati ekin diola eta uztailaren 26tik 30era arte 60. hamarkadako mundu mailako lehenengo lerroko zenbait zuzendariren bost filma erakutsi dituztela, hurrenez hurren euskal etxearen egoitzan.

"Saio bakoitza erakutsi behar zuten filmari buruzko iruzkin batez hasi dute, bere korapiloa, zuzendaria eta abarri buruzko jakingarriak jendaurretuz, eta abar. Filma emandakoan, elkarrizketa eta eztabaida suatatu dute, kafea edo matea lagun", azaldu du Eusko Biltzarreko presidenteak.

Erakutsi diren izenburuak honakoak izan dira: 'La fiaca", Fernando Ayala zuzendari (Argentina), "8 1/2", Federico Fellini zuzendari (Italia), "Viridiana", uis Buñuelena (Espainia), "Emakumea beti emakune", Jean Luc Godard-ena (Frantzia), eta "Txoriak, Alfred Hitchcock zuzendari (Estatu Batuak).

Eusko Biltzar Euskal Etxetik, bertako Zuzendaritza Batzordeak. eskerrak eman nahi dizkie ekimena garatu duten gazteei euren ahalegin bolondresarengatik eta komunitatearekiko euren atximimenduagatik, ez baita ahaztu behar ekimen honek izan dezakeen kultur balioari erantsi behar zaiola elkartasun arlokoa, ekitaldirako sarreren prezioa, dirutan ezik, janari iraunkor bat izan baita, bildutakoa babesik gabeko haurrei jaten ematen dien jangela bati eman baitzaizkio.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia