euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringlesko Eusko Biltzar EEak San Fermin zozketako irabazlea jakinarazi du: Luis de Uriarte da sariduna

2018/08/01

Coronel Pringleseko 2018ko San Fermin eta Independentziaren eguneko ospakizuna
Coronel Pringleseko 2018ko San Fermin eta Independentziaren eguneko ospakizuna

PUBLIZITATEA

Cnel. Pringles, Argentina. Sanferminetako egitarauaren baitan euskal produktuak zozketatu ditu Eusko Biltzar-ek joan den larunbatean, eta uztailaren 28ko Loteria probintzialarekin. 379 zenbakiarekin, Luis de Uriarte (Kiku) izan zen sariduna. Hau ez da izan, ordea, San Fermin jaiaren inguruan Cnel. Pringlesko Euskal Etxeak hilabetean zehar burutu duen ekintza bakarra. Izan ere, San Fermin eta Argentinako Independentziaren Eguna batera ospatu zituen erakundeak uztail hasieran, ‘txokolateada’ batekin.

‘Eusko Alaia’ Etxeko koruak antolatutako askarian, gainera, Instituzioko lagun den Irma Chotti de Ruiz Moreno-ren pintura erakusketa inauguratu zuen Eusko Biltzar-ek. Margolariaren irudiak, akrilikoz egindakoak, bere arbasoen jaioterriko paisaiak dira. Eta EEa kontent da deialdiaren emaitzekin. Bertatik adierazi dutenez, “abesbatzak urtero antolatzen duen ‘txokolateada’ oso arrakastatsua izaten da beti eta aurten ere halaxe izan da. Areto bete pasa genuen arratsaldean, musikaren erritmora eta opariekin, margolanez inguratuta”.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia