euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringlesko Eusko Alaia abesbatza, euskal koru bakarra izan zen ‘Coraliada’ Koru Topaketan

2017/10/13

Coronel Pringlesko Eusko Alaia abesbatza
Coronel Pringlesko Eusko Alaia abesbatza

PUBLIZITATEA

Eusko Biltzar Euskal Etxean sortutako Eusko Alaia abesbatzak errepertorio elebiduna du, estilo askotako abestiek osatuta. Ana Sassonik zuzenduta, bigarren aldiz bertaratu zen taldea Necocheara bertan beste hamar bat abesbatzekin batera ‘Coraliada’ kantaldian parte hartzera. Berri honekin batera, Inmigrantearen Eguneko ekintzei berri ere helarazi digute Coronel Pringleseko Euskal Etxeko lagunek: Lucia Angladette, euskal etxeko hautagaia, lehenengo printzesa hautatu zuten epaileek.

Cnel. Pringles, Argentina. Bigarren urtez jarraian hartu du parte Coronel Pringlesko Eusko Alaia Abesbatzak Necochean antolatutako ‘Coraliada’ Nazioarteko Koru Topaketan. Eusko Biltzar-eko 23 abeslari izan ziren partaide eta Ana Sassoni maisuaren zuzendaritzapean euskaraz eta gaztelaniaz abestu zuten 400 bat kantari batu zituen ekitaldian.

‘Coraliada’ren programaren baitaz, Necocheako hainbat eskola eta antzokitan emanaldiak eskaintzeaz gain, batukada batean hartu zuten parte koru guztietako kideek. Eusko Alaia-ko lagunek, ekitaldiko euskal gizataldeko koru bakarreko ordezkariak izanik, ikurrina eraman zuten Necocheako kaleetan.

Gogora dezagun Eusko Alaiak duela bederatzi ari dela Eusko Biltzar Euskal Etxearen ordezkari hiri eta eskualdeko ekimenetan. Azken urte hauetan, gainera, Argentinako hainbat hiritan abestu du, tartean Tandilen, General Rocan, Gualeguaychun eta Bahia Blancan, leku batzuk aipatzearren.

Immigrantearen Egunean sarituta

Urteroko ohiturari eutsiz Immigrantearen Eguna dela eta hiriak antolatutako ekintza guztietan hartu zuen parte Eusko Biltzar-ek. Irailaren 7an, Euskal Etxeko kideak presente izan ziren hiriko Immigranteen Monumentuaren aurrean egin zen zeremonian. Herriko agintariak lagun, tartean Carlos Berterret alkatea, bildutakoek Argentinako ereserkia abestu zuten. Gizataldeetako ordezkariek herri bakoitzeko banderak ere igo zituzten. Plazako zeremonia bukatuta, omenaldi bat egin zieten udalak eta Rotary Klubak kolektibitateetako erreferenteak diren lagun eta dendei. Euskal gizataldearen kasuan, Pedro Mario de Uriartek eta El Molino dendak jaso zuten errekonozimendu bana.

Ospakizunekin jarraituz, irailaren 9an Immigrantearen kantina antolatu zuten hiriko kolektibitateak ‘Fogon de los Gauchos’ guneko ‘Martín Iribertegui’ aretoan. Urtero egiten den legez, plater eta dantza tipikoak eskaini zizkioten hurbildu zen publiko ugariari. Euskaldunen aurtengo berezitasuna, euskal solomoa izan zen. Immigrantearen Eguneko ospakizun programarekin bukatzeko, erregin hautaketa gauzatu zen Kantinaren aretoan. Eusko Biltzarreko hautagaia, Lucia Angladette, lehenengo printzesa hautatu zuten epaileek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia