euskal diaspora eta kultura
2009/08/04
PUBLIZITATEA
Coronel Pringles, Argentina. Hilabete eskas geratzen da abuztu hondarrean eta irail hasieran Coronel Pringlesen ospatuko den Immigrantearen Urteroko Festa eta harekin batera datozen Gizataldeen elkarretaratzeak has daitezen. Azken hilabeteotan, herrian presentzia daukaten gizataldeek elkarrekin bilerak egiten eta gizatalde bakoitzaren barnean gauzak prestatzen dihardute, kanpoko gizataldeek utzitako marka eta bertako errealitateari egindako ekarpena azpimarratzea helburu duen festa ahalik eta aberatsen atera dadin.
Eusko Biltzar-eko euskaldunekin batera parte hartzen dute ekimenean 'Alemanes del Volga', Belgikar, Espainiar, Frantses, Israeldar, Italiar, Siriar-Libaniar, Suitzar eta Txiletar gizataldeak, Coronel Pringles-eko Rotary Club-ak eta Udaleko Kultura Institutuak.
Coronel Pringles-eko 30. Immigrantearen Urteroko Festa abuztuaren hondarrean eta irailaren hasieran egingo da eta Immigrantearen Kantina eta egun nagusia irailaren 5ean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus