euskal diaspora eta kultura
2013/12/05
PUBLIZITATEA
Arrecifes, Argentina. Urtean zehar bultzatzen da euskararen ikaspen eta erabilera Diasporako euskal etxeetan. Eta abenduaren 3an, egunez egun egindako lan hori jai giroan erakusten da, komunitate osoari begirako ekintzetan, mota anitzeko ospakizunak antolatuz, tartean dantzak, zinea, hitzaldiak, sukaldaritza, urte bukaerako agiri emateak...
[Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal EtxeanENE abenduaren 3an bertan ospatu zen. Maria del Carmen Rodriguez irakasleak eta Laura Nobile liburuzainak izan zuten Euskararen Egunari buruz hitz egiteko ardura. Ondoren, ‘Sukalde Kontuak’ pelikula ikusi zuten eta egunari amaiera emateko, afaria partekatu zuten euskal etxeko kideek. Afarian, janari eta edariak, euskaraz eskatu ziren, euskara ikasleek egindako ohar lagungarriak baliaturik (argazkiak EE]
[Cordoba-ko Gerora elkarteak aste osoko egitaraua antolatu zuen Euskararen Eguna ospatzeko. Zoritxarrez, eta hiriak bizi izan zuen egoera istilutsuagatik, atzoko ekintzetako batzuk bertan behera geratu behar izan ziren. Hala ere, abenduko 3koak bai gauzatu zirela eta Geroratarrak plazetara atera ziren, eurak egindako euskara liburuak jendearekin konpartitzeko (argazkiak EE)]
[Bahia Blancan ‘Egun bat euskaraz-Un día en euskera’ antolatu zuten Union Vasca-ko ikasle eta irakasleek, euskarazko aerobic saioa, lehiaketak, jolasak, bideoa eta danborrada barne. Urtero bezala, euskara agiriak eskuratu zizkieten irakasleek ikasleei (argazkiak EE)]
[Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguezeko euskal etxean erreki erraldoi batekin ospatu zuten Euskararen Eguna. Eta Euskararen Egunarekin batera, urte amaierako jaia. Erakundeak aurrera eramaten dituen ekintza guztietako kideak bildu ziren bazkarian, tartean dantzari eta muslariak. Aipatzekoa da, gainera, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko ordezkaritza bat bertaratu zela Rodriguezera, jaian parte hartzera (argazkiak EE)]
[Eta Patagonia argentinarretik ere iritsi da euskara eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko nahia. Kari horretara eta urteko azken elkarretaratzea ere ospatzeko, bazkari bat antolatu zuten Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek. Jaian zehar, adin guztietako dantzariak aritu ziren tauletan euren abileziak erakutsiz. Publikoa ez zen geldirik geratu eta animatu zen polka eta fandango batzuk dantzatzera. Lagun anitzek hartu zuten parte goizeko 3ak arte luzatu zen ospakizunean (argazkiak EE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus