euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobakoa (Argentina) den Baietz euskal folk taldeak kontzertua eman du bertan Bizkaiko musikaz

2009/09/21

Kaixarrankak Alejandro lamayer dantzariaren lankidetza bildu zuen (argazkia EuskalKultura.com)
Kaixarrankak Alejandro lamayer dantzariaren lankidetza bildu zuen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Aurrera segitzen du Cordoba hiri argentinarrean bertako Baietz euskal folk musika taldeak euskal musika eta instrumentuez antolatutako kontzertu zikloak. Joan den ostiralean, irailak 18, Bizkaiko musika nolde eta tresnei eskaini zioten Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxearen egoitzan emandakoa. Besteak beste, euren moldaketa berezi bat daraman Gernikako Arbola kantatu zuten, bertaratutakoak hunkituz.
Cordoba, Argentina. Bertako Euskal Etxearen egoitza entsaioleku daukan talde honek bere seigarren kontzertua eskaini zuen ostiralean Gure Txokoan, Bizkaiko musika mota, erritmo eta instrumentu tradizionalak ardatz harturik. Txalo ederrak lortu zituen Gaspar Jaurena, Noé Fernández Brizuela, Franco Saghesi, Agustín Alonso eta Fernando Zabalza kide dituen taldeak bertaratutako hirurogeita hamar bat jendeen artean.

 

2009 baietz cordoba 01

[Baietz taldeko kideak joan den ostiraleko emanaldian]

"Erantzun zioten sortutako jakinminari. baietz-koen aurreko kontzertuetan eta emanaldi didaktikoetan izanak garenok bagenekien ez ginela zapuztuta aterako. Bidaia ederra eskaini ziguten Bizkaian zehar, bertako instrumentu eta erritmo tradizioak azalduz eta egungo ekoizpen eta eraginekin nahasiz", zioen EuskalKultura.com-i Elba Mokoroa bertako euskaltzaleak.

Txilibrin eta Gernikako Arbola

Doinu zaharren jokera berriek eta tradizionalagoek bat egin zuten kontzertuan, albokaren aireak emanez esaterako Txikibrinen Porrusalda edota Txilibrinen Jotan; Kaixarrankaren kasuan, Alejandro Lamayer dantzariaren lankidetza bildu zuten; eta Kopla zaharrak bizkaieraz-en kasuan, Fernando Zabalza, Noe Fernandez eta Gaspar Jaurenaren ahotsez plazaratu zuten. Taldeak moldaketa berri batez kantatutako Gernikako Arbola batek bertaratutakoak hunkitu zituen.

Kontzertua goitik behera eskaini zieten Bizkaiko aire, erritmo eta dantzei, argiro erakutsiz taldearen ezagutza eta engaiamendua euskal musikari, hizkuntzari eta oro har euskal kulturaren zabalkundeari dagokionean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia