euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Probintziak berdegune bat eman dio Rio Cuartoko EEri, 'Euskal Herria Plaza' eraiki dezan

2010/05/13

Epe laburrean Argentinako Rio Cuartori izena ematen dion Cuarto ibaiaren ondoan 'Euskal Herria Plaza' izena hartuko duen airetik hartutako argazki eta muntaia
Epe laburrean Argentinako Rio Cuartori izena ematen dion Cuarto ibaiaren ondoan 'Euskal Herria Plaza' izena hartuko duen airetik hartutako argazki eta muntaia

PUBLIZITATEA

Cordoba Probintziako Gobernuak, Argentinan, Cuarto ibaiaren ondoan kokatzen den eremu eder ikusgarri bat emango dio Rio Cuarto herriko Gure Ametza (sic) Euskal Etxeari, bertan 'Euskal Herria Plaza' eraik dezan eta naturarekin, euskal kulturarekin eta animazio eta orohar kultur ekintzekin zerikusia daukaten ekimenen gune bilaka dezan. 50 urterako den emaitza eta tratua "naturari lotutako ikuspuntu hezitzailea dauka oinarrian, helburua euskal kulturgune eta euskal kultura zabaltzeko gune bat" sortzea baita, Euskal Etxeak kudeatu eta animatua. Proiektua aurkeztu eta abiarazi duen EEko kide Eduardo Aguirrek adierazi duenez, lekuak euskararen oihartzun eta euskal kirol tradizionalen gauzaleku nahi du izan, besteak beste.

Rio Cuarto, Argentina. Aguirreren hitzetan, eskertzeko eta "pozik egoteko modukoa da gure elkarte eta gizataldearentzat Cordobako Probintziako Gobernuak onartu eta onespena eman izana geure plaza tematiko proposamena. Esker ona nahi diogu azaldu Probintziari geure elkartearekiko izan duen keinuagatik", esaten zuen Rio Cuartoko 'Gure Amezta'ko kideak.

2010 rio cuarto euskal herria plaza 02

[Cordobako Probintzia eta Gure Ametza Euskal Etxeko kideen arteko bilera]

Probintziako Gobernuak Euskal Etxeak aurkeztutako 'Euskal Herria Plaza' izeneko proiektua aztertu zuen, euskal gaiko plaza tematikoa sortu eta lur-eremu publikoetan eraikitzearren. Testuinguru honetan bilera egin zen Euskal Etxean, bertaratu zirelarik besteak beste, Probintziaren izenean, Carlos Gutierrez Elikadura, Abelzaintza eta Nekazaritza ministroa mintzatu zen; eta Gobernuaren Eskualde Ordezkaria, Marisa Arias. "Oso interesgarri"tzat jo zuten biek Euskal Etxetik egindako proposamena.

2010 rio cuarto euskal herria plaza 03

[Cuarto ibaiaren ondoan epe laburrean 'Euskal Herria Plaza' bilakatu den inguruko irudiak]

Gutierrezek adierazi zuen "euskal gizataldeak Cuarto ibaiaren ertzean plaza tematiko bat eraikitzeko duen proiektu eta asmoa bat datoz(ela) erabat gobernadoreak eta gure ekipoak ibaiari buruz dituen planekin, gero eta argiago baitago hiria ibaiari begira behar dugula ipini".

Horregatik guztiagatik Probintziako gobernuak erabaki du "aipatu lur eremua 50 urterako uztea Euskal Etxearen kudeaketaren eskuetan, horri dagokion prozesu administratibo osoa igaro ondoren, jakina. Berdegunea Juan Filloy Zubiaren hegoalde sarrera ondoan dago kokatua eta berau sortzea, egitea eta kudeatzea euskal gizataldearen eskuetan egon da.

"Bada hemen hirian euskaldunentzat ikur-esanahi handia duen zerbait:  Gernikako Haritza, Roca Plazan kokatuta dagoena, katedrale aldamenean. Baina ez geneukan leku honek dauzkan ezaugarriak eta tamaina", bukatu zuten Eduardo Aguirrek proiektuari buruzko azalpenak emanik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia