euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako 'Gure Txokoa'ko kide talde batek euskal etxeko batzordeak hartutako neurriak salatu ditu

2010/09/13

Argazkian agertzen den Cordobako Baietz euskal musika taldea salaketa izkribua sinatu duten taldeen artean dago.
Argazkian agertzen den Cordobako Baietz euskal musika taldea salaketa izkribua sinatu duten taldeen artean dago.

PUBLIZITATEA

Joan den abuztuaren 20an, eta Argentinako euskal komunitate osoari bidalitako gutun batez bidez, Cordobako 'Gure Txokoa'ko kide talde batek, euskara, dantza eta musika ikasle eta irakasleek osatutakoa, Alejo Martin buru duen duen Zuzendaritza Batzordeak hartutako zenbait neurri eta jarrera salatu ditu. Talde honen arabera, erakundeak ezarri dituen xedapenek “Euskal Etxeko estatutuen helburuak eta aginduak ukatzen dituzte”.

Córdoba, Argentina. [OHARRA: aipatutako taldearen izkribu eta salaketa 'Gure Txokoa'ren barnean zabaldu da, baita Argentinako beste euskal etxe batzuetan, eta joan den astean Euskal Herrira ere iritsi zen, Berria egunkariak eman baitzuen argitara. EuskalKultura.com-en ere hartu genuen izkribua argitara genezan. Ohartuz talde sinatzailearen artean ibilbide ezaguneko euskaltzaleak eta euskal kulturaren aldeko langile finak daudela, harremanetan jarri ginen Alejo Martin euskal etxeko lehendakariarekin, salaketei buruz esatekoa zutena ere jasotzeko. Erantzun bakarra izan da geroztik makina bat ohar eta berri zabaldu dituela euskal etxeak zenbait arlotan egiten segitzen duen lana azpimarratuz, talde salatzailearen laguntzarik gabe bada ere. Jarraian, salaketaren edukiaren berri ematen dugu, eta beste berri batzuetan, euskal etxetik jasotako beste informazio horiena]

Txot Taldeko dantzariek, Baietz musika taldeak, Txalaparta, Txistu, Alboka eta euskal musika tresnen tailerretako ikasleek, Euskara ikasleek, Txikientzako musika, dantza eta euskara klaseen arduradunek, eta Euskara eta Euskal Kultura tailerreko ikasle eta irakasleek Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak "euren kontra" hartutako neurriak hedatu dituzte. Salaketa gutunean, aipatutako pertsonak, guztiak instituzioko bazkideak, maiatzetik hona bizitzen ari diren egoera azaltzen dute.

“Alejo Martin buru duen batzordeak erabaki zuen euskara klaseen ordutegia murriztea, Euskal kulturari buruzko tailerra bertan behera uztea, eta txikientzako musika, dantza eta euskara tailerra etetea (…). Horretaz gain, Noe Fernandez Brizuela eta Elba Mocoroa FEVAk euskara irakasteko emandako izendapena baztertu du (…); eta Baietz musika taldeak eta Txot Dantza taldeak saioak egiteko zeukaten lekua kentzea ere erabaki zuen euskal etxeak” dio eskutitzak.

Euren ekintza guztiekin jarraitzen dutela adierazten dute salaketaren arduradunek, baina euskal etxetik kanpo. Gutunaren bidez, Alejo Martin lehendakaria eta berak zuzentzen duen batzordea “Euskal Etxeko estatutuen helburuak eta aginduak ukatzen dituzten neurrien” erantzule egiten ditu taldeak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia