euskal diaspora eta kultura
2010/09/21
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Euskara eskolei dagokienez, Gure Txokoak hedatu duen oharrak azaldu duenez, "uskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak, euskara eta euskal kulturarekin duen engaiamenduari jarraiki, gizarte hezitzaile eta sustatzaile sozio-kulturala den Marina Urriza Larraioz irakasleari, sortzez Iruñeko nafarra, egotzi dio bere egoitzan euskara eskolak ematearen ardura.
Oharrak segitzen du esanez aurrerantzean eskolen ordutegia asteartetan arratsaldeko sei t'erdietatik zortziak arte izango dela. Gehitzen du eskolon aurreko jakinmina hania izan dela eta ziurtatua dagoela bazkide, lagun eta Zuzendaritza Batzordeko kideen presentzia klaseetan. Xehetasun gehiago, Idazkaritzan, astelehenetik ostirala bitartean, arratsaldeko bostetatik zortzi t'erdiak arte.
Euskal errepertorioko koru emanaldien arrakasta
Bestalde, eta musika alorrean, Alejo Martin buru duen euskal etxeak atsegin handiz ikusi du euskal elkartea tarteko 'Capilla Santa Cecilia' eta Jesusen Konpainiako elizan abuztuaren 26 eta 27an egin diren koru emanaldien arrakasta, Javier Busto musikagile hondarribiarrak idatzitako errepertorioa oinarri eta kantagai izan dituztenak. Piezak euskaraz kantatu dituzte, bertaratutako jendeari euskarazko hitzen gaztelaniazko itzulpena ere eman zitzaiolarik programan ipinita. Publikoko parte, General Rocako Euskal Etxeko lehendakaria ere egon zen, Emma Trapaga, "zeinak bere agurra eta bere eskualdeko euskaldunen agurra ere ekarri zigun", diote Gure Txokoatik.
Koru ekitaldi hau euskal etxeari eginiko eskaera batetik abiatu zen, laguntza eskatu baizitzaion koru kantu ikasketak burutzen ari zen Esteban Conde gazteari bi emanaldi presta zitzan "lizentzia lortzeko tesi edo lan gisa". "hortaz, Guillermo Pellicer eta Hugo de la Vega irakasleekin aritu ginen, ekimena euren koralekin (Domingo Zipoli Institutuko Haur Abesbatza eta 'Resonancias' Abesbatza hurrenez hurren) egin zedin. Kantatzeko lekua lortu genien, programa egiten lagundu, eta oro har oso esperientzia aberasgarria izan da", segitzen du idazkiak.
Euskal Etxeak, azkenik, bere poza plazaratu nahi du emaitzak ikusirik. "Harrotasunez bete gaitu Cordobak dauzkan koru bikainetako batzuk euskal musika baitaukate orain euren errepertorioan, eta lokarri izan baikara euskal musikaren eta hiri honetan lortu dituen interpreteen artean. Kontzertugune bilakatu ziren bi elizetan ipinitako panek batek harro adierazten zuen gure Euskal Etxearen harrotasuna eta bistan uzten zuen beti gaudela kulturaren eta artearen aldeko ekimenetan".
-Euskal Etxearen webgunea: www.centrovascocordoba.com.ar
"Kontzertugune bilakatu ziren bi elizetan ipinitako panek batek harro adierazten zuen gure Euskal Etxearen harrotasuna eta bistan uzten zuen beti gaudela kulturaren eta artearen aldeko ekimenetan" HARROTASUNA PANEK BATEAN??? XELEBREAK!
M.G, 2010/09/23 08:12
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus