euskal diaspora eta kultura
2008/11/13
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Joan den urriaren 23an, Gure Txokoa euskal etxeak euskal musika tresnen erakustaldi bat egin zuen hiri argentinarreko "Collegium" Musika Eskolan. Euskal elkarteak antolatutako ekintza honetan eskolako ikasleek txistua eta txirula lehenengo aldiz entzuteko aukera izan zuten, baita alboka eta txalaparta ere.
Fernando Zabalza, José Fernandez, Gaspar Jaurena eta Agustín Alonso Gure Txokoa-ko musikariak izan ziren mintzaldia eman eta tresnak nola jo erakusteko ardura izan zutenak. Ondoren, beste tresna batzuk erakutsi zizkieten ikasleei, besteak beste, adarrak, ttarranuelak, kainabera eta burrunak.
Saioari bukaera emateko “Cordobatarrak” dantza taldeak euskal dantza erakustaldi batekin, “Euskal kultura hedatzeko gure lana – aipatu zuten erakustaldiaren antolatzaileek -- bide berri bat hartzen ari da. Hiriko eskoletara hurbiltzen ari gara, gazteek gure musika ezagutu dezaten”. Datorren urterako Gure Txokoa-ko musikariek erronka berri bat hartu dute: kontzertuak emateaz gain Cordobako komunitate osoari erakustea posible dela Argentinan bertan euskal musika eta musika tresnak egitea eta jotzea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus