euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gure Txokoa San Ignazioren gorazarre 'Cordoba Loiolari kantari' abesbatz bileraren 29. edizioan

2019/09/26

'Cordoba Loiolari kantari' errezitalaren 29. edizioa irailaren 19an egin da San Ignazioren gorazarre Cordobako Jesusen Lagundiaren elizan
'Cordoba Loiolari kantari' errezitalaren 29. edizioa irailaren 19an egin da San Ignazioren gorazarre Cordobako Jesusen Lagundiaren elizan

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak antolatzen duten 'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketaren 29. edizioak hiru koral bildu ditu aurten bertako Jesusen Lagundiaren elizara: Melina Ceballos zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatza, Dario Ferrero zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza Fakultateko Abesbatza; eta Gustavo Maldino maisu duen Meridiano Korala, guztiak euskal santuaren gorazarre antolatzen den ekitaldian.

Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i jakinarazi zaionez, “Oso emanaldi polita izan zen, errepertorioa oso egokia zuzendariek propio aukeratutako abestiek osatua, eta publikoak euskarazko kantak entzuteko aukera ederra izan zuen”. Emanaldia bukatuta, esker beroak luzatu zizkieten Gure Txokoako lagunek Jesusen Lagundiko arduradunei urtero ‘ateak irekitzeagatik’ eta Matias Saccone irakasleari, egindako antolaketa lanagatik.

Berri honekin batera Euskal Etxetik jakinarazten digute Immigrantearen Egunean Cordoba hiriak plaka oroigarri oparitu ziola Elkarteari bere 65 urteko jardunbidea saritzeko. Zeremonia San Martin Plazan izan zen, udal gobernuko ordezkariak lagun.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia