euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Euskal Etxea Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxienen II. Bilkurako egoitza izango da gaur

2009/06/05

Iaz eginiko lehenengo elkarretaratzeko irudi bat
Iaz eginiko lehenengo elkarretaratzeko irudi bat

PUBLIZITATEA

Gaur egingo dute Argentinako Cordoba hirian, bertako 'Gure Txokoa' Euskal Etxea antolatzaile, 'Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxituenen II. Elkarretaratzea', Cordobako euskal komunitatearekin batera kultura eta komunitate katalana, irlandarra eta armeniarra partaide. Gure Txokoako Euskara Sailaren ekimen hau gizarte cordobarrari zinez zabaldutako eskaintza moduan aurkezten da, bizikide diren komunitate eta kulturak elkar ezagutu eta gizarteak oro har dituen aberastasun gisa har daitezen. Egunaren hondarrean, Cordobako Euskal Etxeko 'Baietz' musika taldea arituko da, egunari amaiera erritmoduna ekartzen.

Cordoba, Argentina. Cordoba probintzian zein izen bereko hiriburuan bizirik dauden eta bizikide diren hizkuntza, kultura eta nortasunen ezagutza zabaldu eta areagotu nahi duen ekimen baten bigarren edizioa da gaur gauez egingo dena. Iazkoaren arrakasta ikusita erabaki due Gure Txokoa-ko Euskara Sailak berriz ere ur hauetan sartzea.

Euskal elkarteko Elba Mocoroa euskara irakasleak gure buletinari adierazi dionez, "ekimena Cordobako gizarteari zinez zabaldutakoa da", "partaide den gizatalde bakoitzak bere buruaren, bere hizkuntza, kultura eta jendearen lekukotasuna" eskaintzen duelarik. Anrtolaketa taldeko partaide dira baita ere Noé Fernandez Brizuela eta gaur gauez aurkezle eta moderatzaile ibiliko den Carolina Aguerrido.

Bakoitza bere kultura partekatzen

Ekitaldia gaueko zortzietan hasiko da Gure Txokoaren egoitzan, zertan datzan eta bertaratutakoen aurkezpen orokorra eginez. Ondoren talde bakoitzeko ordezkariak mintzatuko dira, bakoitza bere hizkuntza, kultura eta bereizitasunak azaldurik. Galderak, iruzkinak eta ideia trukeen txanda etorriko da gero, azkenik, pintxo dastaketa bati leku egiteko.

Egunari musikaz emango zaio azken agurra eta horretaz arduratuko da Euskal Etxe bertako 'baietz' taldea, bere kide eta euskal instrumentu tradizionalekin. Iragarri denez, baliteke beste komunitate partaideetako jole eta instrumentuak ere biltzea, guztiak elkarrekin jo, kantatu eta erritmoa senti dezaten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia