euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gure Txokoa euskal etxea Argentinako Independentziaren Eguneko hiriko kabalkadan partaide

2012/07/17

Cordobako Gure Txokoa euskal etxeko lagunak uztailaren 9ko kabalkadan (argazkiaEE)
Cordobako Gure Txokoa euskal etxeko lagunak uztailaren 9ko kabalkadan (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Milaka lagun eta kolektibitate anitz bildu zituen uztailaren 9ko Cordobako desfileak, tartean gizatalde euskalduna Gure Txokoa euskal etxeko kideak ordezkari. Argentina bertako adierazpen kulturalez gain, ikurrinak eta euskal dantzak ere ikusi ahal izan zituzten probintziako hiriburuko herrigune berrira bertaratu ziren ikusleek. Joan den asteburuan, berriz, Nafarroako patroikidearen omenezko jaia burutu zuten Gure Txokoa-koek, paella eta guzti. Datozen aste eta hilabeteei begira, dantzari eguna eta San Inazio ospatuko dituzte cordobatarrek eta topaketak egingo dituzte, dantzariak Euskal Astera joateko dirua bil dezaten.

Cordoba, Argentina. Hainbat erakunde eta kolektibitate atzerritarrekin batera, Cordobako Gure Txokoa-ko ordezkariek ere hartu zuten parte Independentziaren egunaren 196. urtemugako hiriburu probintzialeko kabalkadan. Ekimenean euskal partaidetza sendotzeko, eta euskal etxe anfitrioiak gonbidaturik, Villa Mariako Euzko Etxea-ko gazteek ere eraman zuten ikurrina Cordobako hiriburuko kaleetan.

Uztailaren 9ko Cordobako kabalkada 2012 01
[Cordobako euskal etxeko Aletxu Lamayer-ek Aurreskua dantzatu zien agintariei (argazkiaEE)]
 

Desfilea autobus geltoki berritik ‘24 de septiembre’ izeneko zubira luzatu zen, milaka pertsonaren aurrean, tartean hiriko eta probintziako agintariak. Izan ere, Gure Txokoa euskal etxeko Aletxu Lamayer dantzariak Aurreskua dantzatu zuen Jose Manuel de la Sota gobernadorearen eta Ramon Mestre alkatearen aurrean. “Berriro ere begi bistan geratu da de la Sota gobernadoreak gurekin duen harreman estua. Guk eskuratu genion zapi gorria, berehala jantzi zuen lepoan”, azaldu diote EuskalKultura.com-i. euskal etxetik

Bestela, eta ospakizunekin jarraitzeko, joan den igandean, uztailaren 15ean, San Fermin bazkaria burutu zuten Gure Txokoa-ko lagunek. Eguerdi aldera elkartu ziren euskal etxeko kideak paella gozo gozo bat elkarrekin banatzeko. Bazkarian zehar, euskal dantzek eta musikak Colon etorbideko Gure Txokoa-ko aretoa alaitu zuten.

Sanferminetako ospakizuna bukatuta, lan handi bati ekingo diote Cordobako euskal etxeko dantzariek Euskal Aste Nazionalera joateko dirua biltzeko asmoz. Hilabetean behin elkarretaratze bat egingo dute, esaterako bingoak edota janari salmentak. Bitartean, astero entseatzen dute, larunbat arratsaldean, pentsamentua Rosarioko Euskal Astean ipinita.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia