Cordoba, Argentina. Ekimen berri bat emendatu dio Gure Txokoak bere kultur eskaintzari. Abesbatza tailerra asteartero egingo du bere egoitzan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Juan Pedro Tamburelli irakaslea zuzendari. Koruan sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko musika ezagutzarik izatea eta ahots berriak eskuratzeko deialdia irekita dago. Koruak euskarazko zein gaztelaniazko errepertorioa kantatuko du.
Gure Txokoatik helarazi dizkiguten azken berrien artean gonbite bat ere bada. Urtero eurena duten ohiturari jarraituz, Aberri Eguna ospatuko dute, datorren igande honetan izango da eta elkarretaratzea elkartearen egoitzan partgekatuko duten paella baten inguruan egingo da.
Gainerako proposamenei dagokienez, euskara klaseak ere hasiak dituzte. Eskolak Maddalen Aristegi irakasle gipuzkoarraren esku daude eta bi talde ireki dira aurten: oinarrizko maila eta talde aurreratua.