euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Córdobako Gerora elkartea aurrez-aurrekotasunera itzuliko, musika & dantza uztartuko dituen ikastaro batekin azaroan

2022/10/27

PUBLIZITATEA

Córdoba, Argentina. Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak ‘Soinez soin’ izeneko mikroikastaroa eskainiko die azaroan Euskal Herriko musika eta dantzara hurbildu nahi duten interesatuei. Saioak datorren hilabeteko lau larunbatetan egingo dira eta jarduera presentziala izango dute, elkarteak hiriko Laprida 266 helbidean duen egoitzan. Hasiberriei zuzenduta dago bereziki, ez baita aldez aurretiko ezagutzarik eskatuko bertan parte hartzeko.

Mikroikastaroaren helburua aipatu bi diziplinez batera gozatzea da, musikaz eta dantzaz. “Txanpon bereko bi aldeak dira”, azaldu dio Noé Fernández Gerorako kideak Euskalkultura.eus-i. Jolasa eta inprobisazioa izango dituzte ardatzak, eta branlea, jauziak, fandango eta arin-arin bezalako dantzen inguruan arituko dira. “Dantzari asko daude musika-tresnak jo nahi dituztenak, baita alderantziz ere. Beraz, hasi edo beste rol hori  probatu nahi duenak, hauxe du aukera” gaineratu du.

Ikastaroa doan izango da, Gerorako honako dantzari eta musikarien eskutik: Ceci Apaolaza, Magda Seitel, Andi Aguirre, Mir Katzmann, Paula Olazabal, Arantza de Vadillo eta Noe Fernández.

Taldearekin harremanetan jartzeko:
Ig: geroracba.
Facebook: Gerora
E-maila: geroracordoba@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia